Hau da asteak, larunbat arratsalderarte idazteko eman didana:
...
Eta hemendik aurrera hasiko da nire txapa!
Nahiko aste aspergarria izan da orokorrean, ezer berririk ez, klaseak oro har normal joan dira, erresidentzian bakarrik gelditzen nintzen beti lotan edo eskolako lanak egiten (benetan lanpetuta gaude denok),...
Baina larunbat gaua iritsi zen eta denak parranda botatzeko gogoarekin. Gutariko asko rap eta reggae kontzertu batetara zioazen, baina Lazar, Jerod eta hirurak 21 urte eduki ez eta ezin ginen sartu. Beraz, deitu zion Lazarrek bere neska lagunari (bostgarrena bi astetan... utzi besteentzat!) eta Goranekin batera inoiz egon garen festa hoberenera abiatu ginen.
Etxe handia, auzo aberats batean, pila bat Cadillac kanpoan, track andana,... uff! Hau da gure gaua!
Sartu ginen barrura eta bapatean guri denak gaizki begira, nice to meet you bat bakarra esan eta polizia agertu zen! Lazar eta biak adin txikikoak (20 urterekin, what the hell!) eta ikasle internazionalak izanda salduak geundeke edan izan bagenu!
Hasi zen polizia ea etxea norena zen galdezka eta Have a good night batekin agurtu gintuen txepel hark! Horrela bukatu zen benetako bost minutu iraun zituen festak...
Honen ondoren, beste festa batetara joan ginen, ia-ia Amorototik gertu. Festa ez zen beste mundukoa eta berehala egin genuen ospa, nahiz eta jendea (neskak, eta bi bakarrik) harrituta zegoen nire azentuarekin eta hirugarren solairua ingeleraz (third floor) etengabe errepikatzeko eskatzen zidaten... Ez dut honen inguruko komentario edo barrerik nahi, entzun?
Nahikoa daukat erresidentziako neska bati esanez ezetz, ez diodala crocodile (kokodriloa, ez egiteko barrerik ba!) gehiagotan esango!
Gaur, igandea izanik, mezetara joan gara! BAI! Mezetara! Kontua da kuriositatea neukala mezeta ortodoxoen inguruan eta Goran, Lazar, Franke (erdi greziarra den holandarra) eta laurok joan gara! Azken bi hauek, gainera, monagillo izan dira!

Ezkerrean Franke Thanopoulos (a.k.a. Mateja Kezman) eta eskuinean Lazar Popovic, seguruenik nire lagun hoberenak hemen, nahiz eta gauza batzuetan ados egon ez... kar kar kar
Mezeta nahiko entretenigarria izan da (2 0rdukoa bazen ere) eta nik ere parte hartu dut, apaizak denen aurrean aurkeztu bainau. Momentu hoberena, hori bai, aita gurea errezatzerakoan izan da: arabieraz, etiopieraz, grekeraz, armenieraz, ingelesez, serbieraz,... otoitz egin dute, eta apaizari ez zaio okurritu 'now in spanish' esatea niri begira! Ez dudanean ideiarik! Gorri-gorri esan diot hurrengo aldian (joaten banaiz...) euskaraz egingo dudala...
Ortodoxo guztiekin bazkaldu eta hitz egin ondoren hartu dugu etxerako bidea. Bihar ez dugu klaserik Labor Day delako, baina bihar Boise State Universityko football taldeak Virginia Tech-en aurka jolasten du. Partidua mundiala izango da: ESPN-k erretransmitituko du, Lady Gagak joko du atsedenaldian eta Obama joango da ikustera!
Bueno ba, tripa zorriekin nago eta banoa zerbait jatera!
Bitartean, serbiar kanta batekin utziko zaituztet, ea gustatzen zaizuen, ni behin eta berriro entzuten ari naiz eta!
Go Boise State Broncos, gora euskal ateo-ortodoxoak eta gora zuek! Eta klaseak aste honetan edo berehala hasiko zaretenoi zorte on!
Ez zenekien zer esan, baina bai zer ikasi:
ResponderEliminarGure Aita, Zeruetan zaudena,
santu izan bedi zure izena.
Etor bedi zure erreinua.
Egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur egun honetako ogia.
Barkatu gure zorrak
geuk ere gure zordunei barkatzen diegun bezala.
Eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik. AMEN.
Era berean, hemen ditugu bi esteka:
Hizkuntz askotan oroitzeko testua, bata,
http://www.elcaminosantiago.com/Camino-Lords-Prayer.htm
eta bigarrena, koral batek abestua:
http://www.youtube.com/watch?v=kowR-KHXeec
a ze abenturak eta kalenturak beñat!! jarraitu idazten orain oporretan astia detela irakurtzeko!!
ResponderEliminarondosegii