2011/11/01

Herriari hitza eman zion hura



Demokrazia aspaldiko Grezia Klasikoan sortu omen zen. Bertan, herriko gizon aberatsenak herriaren etorkizunaz eta eginbeharreko gauzez jarduten ziren, gero denon artean erabakitzeko asmotan. Demokrazia. Herriaren boterea.

Geroztik, demokrazia hitzaren esanahaia edo interpretazioa aldatuz joan da: batzuk grezia horien ikuspegiari buelta pare bat eman eta hobetu egin zuten (arrakasta gehiagorekin edo gutxiagorekin), eta beste batzuk, aldiz, beren nahierara eraldatzen dute herriaren botere hori nahi dutenarekin ateratzeko. Gainera, toki askotan 'herriaren boterea' zentzurik gabeko bi hitz dira elkarrekin daudenean.

Hainbeste urteren ondoren, demokrazia protagonista izan da sorterrian bertan, non berebiziko krisialdia duten. Berez krisi ekonomikoa omen da, baina herritarren kontrol ahalmenetik at dagoen eskumenen jardunak ekarri gaitu honaino. Ahaltsuek, non denen buru diren bankuak eta enpresagizonak politikoen eskutik joan diren, gure posibilitateetatik kanpo bizitzera eraman gaituzte, diru fisikoarekin eta herrialdearen etorkizunarekin apostuak eginez, eta galdu egin dute, baina ez beraien diruarekin, herritarrenonarekin baizik. Bonoak, erreskate fondoak, Moody's, Fitch,... hitz horiek denak kaka dira harien ahoetan, beraien tramankulu zitalak krisi ekonomiko-politiko honekin jarraitzeko eta patrikak betetzeko.

Baina itzuli gaitezen Greziara, Giorgos Papandreu ministroak Europak haren erreskaterako emandako baldintzak herriak onartu ditzan nahi du, erreferendum bidez, hau da, herriari hitza emateko bide hoberenaren bidez. Ez dakigu zerk bultzatu duen hori egitera (bere gene helenikoak edo interesen bat), eta ez dakigu zer gertatuko den Greziarekin, baina poztu nau erreferendum hitza entzuteak. Askotan beldurra, adorea, mesfidantza,... ematen baitu herriari boterea emateak.




Pixkat alaitzeko, hella!!

2011/10/09

Inor ba al da? Lozorroan zegoen, ez parrandan!

Sentitzen dut, baita asko sentitu ere, blog honek uda osoan eduki duen fundamentu eskasarengatik!

Lana, bidaia, parranda eta nekea izan dira lau arrazoi nagusienetako batzuk, baina ziur gehiago ere izan direla...

Baina Euskaldun bat Amerikanen plan hurbila blog honen erreskatatzea izango da, Greziarekin eta Dexiarekin ez baitzuen lortu!

Beraz, egun batzuen buruan beste zerbaitekin etorriko natzaizue!


Agur t'erdi!!!

2011/06/20

Zorionak kaskarrabias!

Blog honetan zehar jende askori egin diot omenaldiren bat urte osoan zehar: izan anaia, ama, lagunak,... edozein! Gustatzen zait jendeari ezagutaraztea nor izaten den nire makulu eta poztasuna. Baina ez dut denei buruz idatzi, eta falta zaizkidan askotarikoetakoen artean horietako batekin amaituko dut nire egonaldia Estatu Batuetan, bihar bainoa Euskal Herrira agur festa bat egin ondoren.

Oso maitagarria da, pertsona zoragarria, bihotz bikainekoa, azkarra eta jantzia as fuck eta nire bizitza osoan zehar ezagutu izan dut, hor egon da, nire ondo-ondoan. Zenbat aldiz barre egin dugu bere euskararekin, bere aiton itxurarekin, bere despistatzeko joerarekin, bere berezitasunarekin,... Eta zer errudun sentitzen naizen. Eta zenbat bronka izan ditugu bere jenio garratz eta indartsu horrekin. Hala ere, bizipen izugarri onak ditugu (baita ez hain onak ere) elkarrekin eta ezingo nuke bera gabe bizi.

Gaur Estatu Batuetan, Ekainaren 19an, Aitaren eguna da, eta lagun guztiak elkartu dira familia artean bazkari handi bat ospatzeko. Nik ezingo dut hori egin gaur (agian bi egun barru), baina hemendik nire maitasuna adierazi nahi diot aitatxori.
Izugarri lagundu dit urte osoan zehar (bere erara batzuetan), pixkanaka-pixkanaka hobetzen ari da bere puntu ahuletan, eta bera askoz gehiago apreziatzen ikasi dut denbora pasa den heinean.

Aita, nahiz eta askotan izugarrizko bronkak eduki (nire jenioarengatik batik bat) zurekin, nahiz eta ikuspegi ezberdinak eduki, nahiz eta gauza batzuek mindu gaituzten, harro nago zure semea izateaz, oso pozik.

Zorionak kaskarrabias!

2011/06/15

Aloha denei!

Gaur zortzi etxean egongo naiz, Gasteizen, familiarekin, lagunengandik gertu, eta duela zortzi Hawaiira iritsi berria nintzen, Jose espainiarrarekin Lyn laguna bisitatzeko asmoz eta irla ezagutzeko.

Hawaiar irlak 7 uhartek osatzen duten artxipielago bat dira, Oahu (Honolulu izanez jende gehien bizi den irlan hiri famatuena), Hawaii (irla handiena, Kona eta Hilo dira hiri nagusienak), eta Linai (pinaregatik famatua)izanik irlarik famatuenak. Gainera, urte batzuen barruan (menderen baten ostean)beste irla bat aterako da ur azalera irla handiaren behealdean.

Gu Oahun egon ginen aste bete, Lyn han bizi baita, Ewa Beachen hain zuzen. Bere familiak oso ondo jaso gintuen eta kuadrila ona osatu genuen hiru gazteak Frank-ek (hirugarren belaunaldiko japoniarra) eta Vida Lindak (filipindarra).

Hori izan zen gure lehenengo shocketako bat, Hawaiiren asiartasuna, eta telebistan saltzen duten bertakotasun horren garrantzia txikia. Hawaii 1775 urte inguruan Cook kapitainak deskubritu zuen, zeinek milioi bat Hawaiiar peto-peto biztanle gisa zituen ustiatu gabeko irla zoragarri batzuen aurrean topatu zen.
Milioi horretatik 5000 natiboetara pasatu zen Hawaii, atzerritarrek ekarritako gaixotasun eta beste hainbat arrazoirengatik (Kolonen antzera, ez pentsa).

Egoera honetan Hawaii bertakoek eta ingalaterrakoek osatzen zuten, burua Hawaiiko erregea ze

2011/06/04

Boluntario izatearen magia

Oporretan egoteak ez du esan nahi ezer ere egiten ez dudanik. Oporretan egoteak ez du esan nahi goizeko 9tan atera ostean gaueko 10tan iristea posible ez denik, bazkaltzeko atsedenalditxo bateko etenarekin, soilik.

Goizean Juanita Uberuagaren egunkari sortan lan egin genuen 7 bat pertsonek, aldi berean: denak 60 urtetik gora, ni salbuespen gisa. A zer irriak, a zer elkarrizketa eta gai barregarriak, a zer oroitzapenak,... zituzten andreek eta Davek. Dave Navarro politikaria izan zen duela 20 urte, oso pertsona errespetatua Boisen, eta nik atzo ezagutu nuen. Kontua da bere hilobaren irakaslea izan nintzela hemengo eskola batean astean behin Udazkn osoan zehar.

Gainera, egunkari zati horietan, alkatearen hasierak, nire lagunen guraso pila bat, eta Josu nire hemengo lagun minaren jaiotza ikusi nituen, oso zirraragarria eta berezia dena.

Unibertsitatera papeleo pixkat egiteko joan ondoren, hurrengo lantxoan murgildu nintzen, zerbitzari. Nire lehenengo aldia mundu berezi horretan: inoiz ez naiz hain arretatsua, edukatua eta perfekzionista izan, baina merezi izan zuen, dudarik gabe. Esperientzia bikaina izan zen eta jende esanguratsua eta jatorra ezagutu nuen, museoari bakoitzak 800 dolar ordaindu zizkioten 12 jaun-andre, afari baten aitzakiarekin. Zenbat gozatzen dudan jende helduarekin hitz egiten!

Gainera, janari dexente sobratu zen, eta hortxe zegoen Euskaldun bat Amerikan sobratutakoa (zopa, entsalada, arkumea, arroz esnea, txorizoa, gazta,...) jaten.

Azkenerako gaua luze joan zen eta Pattyk eta biok dena bukatu genuenerako 9:30ak ziren (afaria 6tan zen eta prestatzen 5etan hasi ginen), baina esperientzia oso aberasgarria,ia magikoa!

Larunbat bat Berriotxoatarren etxean

10etan altxatu, gosaltzen hasi, Kate lagunaren bisita jaso eta abesti hau dantzatzen hasi dira hiru neskak, gero nire aurrean dantzatzeko...

Blogean zerbait idazteko garaia ! ! !



Bihotzetik Mundura



Hesianek gure Boiseko Ikastolari egindako kantaren izaenburua. Eta nire harremana Ikastolarekin, hau da munduratzeko nahia.

Pasa den asteazkenean Ikastolako azken eguna izan zen aurtengoz. Hori ospatzeko, eta batzuk Ikastola utzi eta 'handien eskolan' hasiko direla ospatzeko, bazkari bat antolatu zen, omenaldi txiki batekin.

Oso hunkigarria izan zen, Mara zuzendaria erdi-negarrez, umeak beti bezain potxolo, janari oso goxoa,... Gainera, hainbat arrazoirengatik Ikastolara ez naiz hain maiz joan lauhilabeteko honetan, eta duela sei hilabete ikusi gabe nituen umeak zenbat hazi diren eta zenbat maite ginen elkar gogorarazi ahal izan dut, batik bat Carley eta bere hazte sinestezina. Horretaz gain, pertsona batekin arazo dexente eduki ostean, horiek gaindituta daudela jakitea oso pozgarria izan zen (gogoratzen planteatu nizuen dilema hori?).

Beno ba Ikastola! Laster arte, maite zaituztet!

Ezjakinaren pausuak

Hau azkenaldi honetan buruan izan dudan pentsaera bat da, ez dakit nirekin ados egongo , baina mundu arrotza batean zaudenean, denbora luzez egon zaitezke gauzak pixkanaka pixkanaka ikasten, eta bapatean, zortzi hilabete ondoren, adibidez, behin zerbait ikusi eta behin eta berriro ikusten duzu, seinale bat bezala, hori ondo ikasi dezazun.

Askotan gertatu zait hemen fenomeno hau, batik bat hizkuntzarekin: AEB-tako ingelerak esaera ulertezin asko ditu, eta orain dela hilabete batedanik, jende guztiak 'Ez horregatik' esateko You bet esaten dit.

Yellowstonetik itzultzen ari nintzenean (bai, Yellowstonen egon nintzen, mundiala), oso gaizki gidatzen zuen tipo bat zegoen aurrez aurre, eta Kristianak nire marmarrei honako erantzun hau eman zien ' Zer nahi duzu, Jeromekoa -konderria- da'. Eta nik harrituta nola zekien galdetu nion AEBtako matrikuletan edozer jarri baitezakezu baina ez du zure jatorria esaten,... Baina bere matrikula 2J batekin hasten zen, eta antza denez ba konderri bakoitzak bere hasiera propioa du matrikuletan zuk horrela jarri nahi izanez gero.




1A: Ada County, hau da, Boise barruan dagoen konderria




Euskaldunetako bat Boisen, baina Patxi, Euzkadi eta beste hainbat ikusi ditut.




Ez nago ziur baina uste dut hau Henar nire lagunarena dela, Gatibu taldearen jarraitzaile sutsua.

Egia esan matrikulen gauza honek magia pittin bat ematen dio kalean ibiltzeari eta gidatzeari, denetik aurkitu dezakezu, denetik!

2011/06/01

Famatua izatetik gertuago

LA Times-en agertu ostean (ez dut argazkirik ikusi interneten, baina), ezaguna izateko egiten ari naizen saiakerak aukera ona izan dute gaur. Euskal Museoan nengoen lan egin ostean, Lazar lagunarekin hitz egiten eta ondorenerako plana erabakitzen. Bapatean, Dave Bieter alkatea atera da eta euskaraz hasi gara, beti bezala. Ez da 'ezezagunekin' asko hitzegiten iaioa, baina gehiago hitz egiteko eskatu dit, nire harridurarako! Ez nekien grabatzen ari gintuztela!

Antza denez, BSU-ko kirol taldeak konferentziaz aldatuko dira, WAC liga ahuletik Mountain West indartsura mugituko dira, Boiserentzat diru asko dago jokoan eta alkateak badaki. Kirol telebista bateko kazetari batzuk ari ziren alkatea elkarrizketatzen Euskal Auzoa atzean zutela, eta pentsatu dute euskarazko solasaldi bat mundiala izango litzatekeela. Horregatik, bere alabari buruz (Ikastolako ikaslea), Korrikari buruz, eguraldiari buruz, futbolari buruz,... aritu gara, mundu guztia agurtzen ari zitzaigun bitartean (bera agurtu, imaginatzen dut).

Ea noiz kaleratzen den elkarrizketa! Ziur naiz nire burua moztu eta bere hitzak bakarrik agertuko direla...

2011/05/28

Euskal pilota Boisen




Pelikula bikaina da La pelota vasca: la piedra contra la pared, euskal gatazkaren inguruan ikuspegi nahiko sakona eta zehatza ematen baitu. Pena bat espainiar bandokoak astakirten batzuk izatea (Antonio Elorza eta Inaki Ezkerraz ari naiz). Familiarekin ikusi nuen estreinatu zutenean, oso ondo gogoratzen ez naizen arren beste behin Euskal Herrian, eta azkena, pasa den asteazkenean, Euskal Museoan.

Dave Lachiondo BSU-ko irakasleak antolatu zuen filme ikuste eta eztabaida politikora joan ginen Berriotxoatarrak, gure lagun Henar Ortuellakoa, eta laurok, eta oso ondo pasatu genuen. Kristianak gero eta jakinmin gehiago du euskal mundutxoaren inguruan eta gainontzekoak gogotsu hurbildu ginen ideia batzuk berritzera eta ikuspegiak zabaltzera, askoz errazagoa baita objektiboagoa izatea atzerrian zaudenean.
Horretaz gainera, hauteskundeen inguruan ere mintzatu ginen eta lotsa pixka batekin onartu behar izan nuen nire hiri eta lurraldean PP-k irabazi zuela

Beste gau eder bat izan zen, inondik inora ere. Gainera, Davek asko daki eta atsegina da berari entzutea, hark eta Patty-k denon aurrean nire iritzia jakin nahi zutela esan zidatenean kenduta. Zer esango nuen nik bada? Pakea, independentzia, baikortasuna,... Betikoa!

Latxiondo irakasleak Donostian emango ditu hitzaldi batzuk uda honetan, ea hor egotea badudan, Boisetar batzuk Euskal Herrian!

Agur Grecia, Europan ikusiko gara

Ez, ez naiz herrialde horren krisiaren inguruan mintzatuko. Zoritxarrez, ez dakit gure bizitza, gure poztasuna, abertzaletasuna, eta ia-ia dena baldintzatzen duen kapitalismoaren inguruko gauza gehiegi.

Grecia Carolina Hernandezetaz ari naiz, nire lagun mexikarretako bat. Seattlerako bidaian elkarrekin joan ginen eta geroztik beste hiru bat aldiz egongo ginen elkarrekin, baina izugarrizko inpresioa utziko du niregan. Neska alai-alaia, lau hizkuntza dakizki azenturik gabe (espainiarra, ingelera, alemaniera eta frantsesa), ikaragarri ondo dantzatzen du, ...

Pasa den ostiralean abiatu zen berriro hainbeste maite duen Puerto Vallartara, hainbeste faltan botatzen zuen familia ikustera. Agur esateko, bere etxean festa txiki eta polit bat egin genuen: garagardo batzuk, atzerritar zoro mordo bat, eta dantzatzeko gogo kristona!

Lastima denbora gehiago elkarrekin ez pasatzea eta hiru aldiz ikusi dudan laguna bezala gogoratzea. Eskerrak Alemaniara ikastera doala Urtarrilean, orduan baliteke berriro elkar ikustea.




BSU-ko atzerritarren biltzarretako bat. Askoz gehiago gaude abina gu gara elkarrekin gehien egoten garenak. Grecia eta Sharron keniarra dira nire alboan daudenak.

Nire oporraldiari zentzu bat emanez

Askok eta askok, arraza, ideologia, sexu, adin eta testuinguru zeharo ezberdinetako jendeak, etengabe galdetzen zidaten ea zertarako geldituko nintzen Boisen hilabete gehiago, denbora galtze bat zela eta abarreko iritzi guztiz errespetagarriak. Baina bazegoen nire buruan zeuden bi ideia: lasai-lasai gelditzen ziren lagunekin egon eta Euskal Museoan boluntario bezala jardun.

Lehenengo astea Patty Miller zuzendariarekin kontaktuan jarri ezinean egon ostean pasa den ostiralean esan zidan niretzako lantxo batzuk zituela, bereziki bat. Juanita Urberuaga Hormaetxea andreak 60ko hamarkadik 80kora amerikar egunkarietan euskaldunen aipamena zuen edozer egunkari zati, argazki, artikulu, erreportai,... bildu zituen eta horiek plastifikatu eta txukuntzen ari naiz, gero eskaneatu eta museoko web orrialdean igotzeko. Lana, berez, aspergarria da oso, baina papertxo horiek duten balio hori kalkulaezina da. Esaterako, egun hauetan, Carrero Blancoren hilketaren kanpoko ikuspegia, Buehl diplomatikoaren bahiketa, Burgosko epaiketaren, futbol amerikarreko jokalari euskaldunen, lehenengo etorkinek egin beharreko lehenengo pausuen eta beste hainbaten inguruan izugarri ikasi dut.

Juanita Boiseko umeei euskal dantzak irakasten zizkien andre zoragarri bat omen zen. Ikusi zuen bere azken hatsa iristear zela eta bere bilduma Euskal Museoari eman zion, ondoren Euskal Etxeko dantzaldian gerriak pixkat astindu eta aste bete ondoren agur esan zien denei.
Juanitaren ikaragarritasun hori ere du Patty-k, inoiz ikusi dudan emakume txundigarriena (salbuespen batzuk kenduta, ama). Egun santu guztia Euskal Museoan lanean ematen du, euskal diasporari izugarrizko laguntza eskainiz, eta euskal komunitateak behar duen zentru kultural horri indarra eta pasioa jarriz. Berarengatik ere nabil bolondres, asko miresten dut, eta nire oporraldiari bakarrik ez, nire bizitzari ere zentzua ematen dio Patty-k eta bere seme kuttunena den Euskal Museoak.





http://www.basquemuseum.com/

2011/05/27

Esperientzia berriak, nesken (?) artean

Asteburu lasaia izan nuen, nire Boiseko bigarren bizitza honetan azkenengo aldian bezalaxe. Larunbatak ez zirudien beste munduko ezer izango zenik, baina gutxienez Sofia lagun mexikarrarekin eta bere senar Clark-ekin trago batzuk hartzera joan ginen. Bikote bitxia, bai horixe: neska txiki eta indartsu mexikar bat eta tatuajz betetako ilegorri sasi-filosofo bat. Hyde Parken egon ginen, Boiseko auzo hippy eta martxoso batean, festa pixka baten bila abiatu ginenean. Diskoteketatik nahiko urrun geundenez gure etxetik gertu antxean dagoen taberna batera joan ginen, 3 dolar ordaindu ostean.

Dena nahiko normal zihoan, tabernan sartutakoan drag queen pila bat ikusi genituenean. A zer sentsazio bitxia. Antza denez hiriko drag queenen desfile bat omen zegoen: banan-banan eskenatokira irtetzen ziren eta bere ikuskizuna egiten zuten (denetarik zegoen, baina oso ikusgarria izan zen horietako bat itzulipurdiak egiten hasi zenean takoi puska horiekin eta beste batzuen neska-mugimenduak).

Ikuskizun guztain zehar deseroso sentitu nintzen, eta barkatuko didazue, ez dut atzerakoia izan nahi, baina lehenengo aldia zelako izango zen, eta pozten naiz, normalizaziorantza beste pausu bat, suposatzen dut.

2011/05/21

Tiempo para la esperanza. Creo que sí, o qué se yo!

Karlos Arginano sukaldari eta umorearen artistak Airbag filmean utzi zuen perletako batean oinarrituta dago izenburua. Maisulan hau orain dela bi egun ikusi nuen, beste behin ere. Baina ez naiz pelikula honen inguruan jardungo.

Itxaropen garaia omen dator Euskal Herrira, hauteskunde hauetan Bilduren partaidetza dela eta. Bada, zer nahi duzue esatea: ez daukat batere argi. Argi dago Bildu azken urte hauetan ikusi dudan apostu politiko handiena eta erakargarriena izan dela, izan ere, Pello Urizarrek EA-ko aginte makila hartu zuenetik, adoretsu jokatzen ari dira Garaikoetxearen alderdiko jokalariak. Beraiek izan dira Espainiak eta gure taldeko jokalari beteranoak (vacas sagradas, EAJ, nahi duzuen bezala) proposatu eta inposatzen zuen tranpaz beteriko joko geldia irauli izan ahal duten bakarrak eta soberan merezi dute emaitza on bat.

Baina ez dugu merezimenduaz bakarrik hitz egingo. Gure ideiak eta interesak plazaratu ditzakeen lehenengo euskal batasun bati buruz ari gara: EA, Alternatiba Eraikitzeneko adoretsuak eta mila mundutatik datozen independenteak ditu bere baitan.

Jo dezagun, ordea, nire ezkortasunaren jatorriari. ETA-k bakearen aldeko pausu garrantzitsu batzuk eman ostean, beste aldeak (mesetako sasi-demokratak, Bizardunak taldeari ideia lapurtzen)ez zuen hori egin, eta Sortu-ri hori besterik ez zion baimendu, hasiberrien ilusioa, berehala ilegalizatetzeko.

Bildu sartu zen indartsu, orduan, eta arrotz inperialiste kolonialista horiek (Selektah Kolektiboa dixit) mugimendu azkarra egin zuten, dudarik gabe. Ilegalizatu ditzagun, eta gero, jakin dezaten demokrazia' batean bizi garela, Auzitegi Gorenak Espainiaren funtzionamendu bikaina erakutsiko die denei. Bide batez, Sorturekin gertatukoaz ahaztuko dira.

Hori da nire samin eta kezketako bat. Bestea, ordea, euskal gizartearen erantzuna izango da. Abstentzioa izango da beraien hautua? Edo betiko hiru alderdiei emango diegu botoa?

Ikusi dezagun astelehenean. Ezin izango dut bozkatu eta urduri egongo naiz, baina itxaropen apur bat eduki nahi dut.

P.D. Zer gertatuko da Aralarrekin? Hain alternatiba sendoa ziren horiek? Nafarroa Bai-ren amaieraren erantzuleek ordaindu ahalko dute?

P.D. 2 Zer gertatuko da Araban, Gasteizen eta beraien betiko alderdiari bozkatu ezin izan dioten herri txikietan?

Gure Karlosek esango lukeen bezala, o qué se yo...

Hamaika bat kontakizun

Ez nuen espero hain nire sentituko nuen blog hau, baina tontamentean 100 sarrera egin ditut blog honetan, dagoeneko. Batzuetan sentsazioa dut nire buruari eta lau gehiagori idazten diodala (a zer lau, baina), baina sinetsi iezadazue, izugarri hobeto sentiarazten nau eta zuekin hitz egiten ari naizela uste dut askotan.

Eskerrik asko blog hau jarraitzeagatik, zuen aholkuak eta animoak emateagatik, eta horren ondorioz, hegoak eman dizkidan hamaika bat kontakizun idatzi ahal izateagatik.

Besarkada bero bat,

Euskaldun bat Amerikan

Agur denoi, munduaren bukaera iritsi omen da

Lerro xume hauek baliatuko ditut zuetaz agurtzeko. Agur denoi. Agur 21 urte zoragarri hauek ahalbidetu zizkidaten guraso eta hezitzaile paregabe maiteei. Agur nire harrotasun eta ilusio handiena den nire anaiari. Agur familia berezi baten parte sentiarazi nauten lehengusu-lehengusin, izeba-osaba eta aiton-amonei. Agur nire txikitako lagunei (gora 6D ! ! !) eta nire negarrak eta irriak partekatu duten betirako lagun horiei. Agur adiskide guztiei. Agur Virtus Gasteizi. Agur Euskal Herriari. Agur Errealari. Agur Baskoniari. Hainbeste dudan rap underground arraro horri. Albokari. Denari.

Ez, ez dut nire buruaz beste egingo. Ezta pentsatu ere. Inoiz baino hobeto nago. Bizitzeko gosea dut, gauzak egiteko grina eta maitatzeko desioa. Baina antza denez, eta Estatu Batuetako txoko guztietan esan duten moduan, bihar, Maiatzaren 21a, mundua amaituko da. Aste betez kaleak furgoneta beldurgarri horiez beterik egon dira. Klasean egon beharko luketeen umeak beraien guraso inozoak emandako panfletoak igorriz egon dira.

Ez ditut bere kezka eta paranoiak sinisten. Ez dut beraien 'erlijio' mota ulertzen. Ez dut inork nire etorkizuna kentzerik. Are eta gutxiago dudana kentzerik.

http://www.kboi2.com/news/offbeat/122185274.html?ref=morestories

Horregatik, aurki munduari agur esan baino, Boiseri esango diot agur. Agur hemen egin ditudan nire lagunei. Agur esperientzia errepikaezin honi. Agur bizitzeko beste modu berri bati.

Eta Kaixo esango dut.

Kaixo ezaguna dudan mundu berri bati. Kaixo nire zera eta zergatia izan zaretenoi. Hilabete besterik ez zuek ikusteko, hori bai dela benetako 'cuenta atras' bat.

2011/05/16

Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin

Esaera zaharrak beti izan ohi dira errealitatearen deskribatzaile zintzoa, baita irakatsi beharreko irakasgai bat ere, bide batez.

Hor nenbilen beste egunean nire buruari esaten a zer nolako zortea izan dudan aurten, ez dudala bizikletako gurpilik zulatu, pasa den urteetan bizpahiru nituenean, horrek dakarren denboragaltze eta haserrearekin.

Bada, ordu batzuk beranduago, Jeff Quebec-tarrari utzi nion bizikleta festa batera joan zedin, eta bi minutura itzuli zen, ni beste festa batera nindoalarik (asiarren festa bezala ezagutua, hau da, japoniar, malaisiar, vietnamdar eta asiar pila bat, japoniarra ikasten duten ikasleak, eta ni bezalako wannabe-ak). Antza denez, gurpila zulatuta omen zegoen. Pikutara nire berriketak eta kaixo 'nola demontre mugituko naiz Boisetik orain' kezkak.

Badakizue, Urte berri, urte zahar, Martzelino praka zahar, eta nahiz eta ez naizen hain ajolagabea nire gauzekin, oraindik ere faltatxo bat: nire logelako atea giltzapetu nuen 5 aldiz urte osoan zehar, giltzak barruan utzirik. Ondorioa, 50 dolarreko isuna... Zitalak!

Inor ez da ikasia jaiotzen, ez dut beste motibaziorik guda zail hau irabazten saiatzeko.

2011/05/14

Oporrak, baita nire gorputz eta bihotzarentzako ere

Bai, aixkideak. Euskaldun bat Amerikan oporretan dago! Iritsi zaio amaiera amaiera ingeleraz ikasteari, noten pendiente egoteari, azterketei,... Nire bizitzako lehenengo karrera amaitu dut (Izarran egin nuen biatloi horretaz eta San Silbestreetaz aparte, jakina). Hurrengo urtera begira mila zalantza eta beste hainbeste erabaki, baina orain pixkat deskantsatzeko unea da, hilabete egongo bainaiz hemen (Hawaiien aste bete).

Hala ere, aitortu behar dut porru patata eginda nagoela. Azken hiru aste hauek oso gogorrak izan dira (lanak, azterketak, papeleoa, eta abarrekoak), eta are okerragoak izan dira azken hiru egun hauek: egun santu osoa logela hustutzen eta lagunak agurtzen. Atzo, adibidez, gauean lo egin gabe 4:30tan Jeff eraman genuen aeroportura, gero 7:30tan Minako eta Kana, ordubete beranduago Lyn eta Sakura, eta gero nire logela hustutzen bukatu nuen, gauza batzuk Ikastolan utzi eta nire etxe berrira nire maletak eta abarrekoak eraman nituen.

Hemendik aurrera Kattalin eta Kristiana (ezta burla bakar bat ere bere izenaren inguruan, aittu?) Berriotxoaren etxean biziko naiz. Erdialdetik gertu bizi dira etxetxo polit batean, lorategi handi batekin eta guzti. Gainera, eta garrantzitsuena, oso neska jatorrak eta zoroak dira (dinamikoak eta barregarriak, esan nahi da) eta ez naiz aspertuko.

Ea denbora gehiago eskaintzen diedan egun hauetan, atzo lau orduko siestaren ondoren afaria prestatu, interneten bi minutu pasa ondoren eta sukaldea garbitu ondoren, beste 9 ordu lo egin bainituen. Badakizue, opor garaia da!

2011/05/08

Nire lehenengo kontzertu 'handia'

Udaberrian murgilduak eta azterketak bukatzeko lau egun gelditzen diren honetan, BSU-k Spring Fling delakoa antolatu zuen atzo, unibertsitatean dohaineko ekitaldiak eta kontzertuak, alegia. Eguraldi bikaina eta giroa ere, halatsu: jende pila bat Lupe Fiasco rap egile famatuaren zain.

Kontzertu gehiago egon ziren aurretik, baina merezi zuen ezertxo ere ez, egia esan. Batzuei, botilak eta edozein motako jaurtigarriak bota zizkieten, pentsa. Ez nuen uste orokorrean oso zintzoak diren amerikarretaz. Baina ikusten da zer ezberdinak diren gauzak hemen. Lehenengo filan sartzen saiatzen ari nintzen Lazar eta Amandarekin egoteko, eta Euskal Herrian lasai asko bultzatzen da tokia lortzeko. Ni inoiz baino arretatsuago nenbilen, baina ezin izan nuen beltz morrosko baten zafarraldia saihestu. Antza denez bere neska laguna bultzatzea ez da 'cool' samarra. Ez dakit zergatik baina Boisen ez dut oso esperientzia onik nire anaiekin...

Bestela kontzertua itogarri samarra izan zen. 12000 bat pertsona egongo ginen drogaz lepo zegoela ematen zuen Lupe Fiascoren kontzertua ikusten. Ez zen aparteko gauza izan, gainera, diskurtso 'kutre' (itxurati) bat bota zuen bere maitasunaren alderdi politiko sinbolikoa sustatzeko, eta yihad-aren aldeko oihuak ere entzun omen ziren (bera musulmana da).


Zer nahi duzue esatea, Joselu Anaiak, Indarrap, Betagarri edo Bizardunaken kontzertu batekin alderatuz, argi daukat zer nahiago dudan!


2011/05/06

Artikulu interesgarria (Garako zuzendaria)

Persecución al independentismo

Por qué gana todo el mundo

Iñaki SOTO Director de GARA

La decisión del Tribunal Constitucional español de permitir que Bildu concurra libremente a las próximas elecciones municipales y forales es una buena noticia para los progresistas, para quienes ansían la libertad, para los defensores de los derechos, para todos los demócratas. Con Bildu en las elecciones gana todo el mundo, de igual manera que si el fallo hubiese ido en sentido opuesto hubiese perdido todo el mundo.

Gana la izquierda abertzale porque ha jugado, porque se la ha jugado. Gana porque estaba perdiendo, o empatando, que en este caso es parecido o similar. Los jueces del Tribunal Constitucional y del Supremo son conscientes de que con su decisión ganan los independentistas. Pero también saben que oponiéndose a la legalización de Bildu el Estado por el que velan perdía más que ganaba. Leído el voto particular de los magistrados del Supremo, no cabe despreciar que algunos de ellos crean que así gana la democracia española. También gana Europa la tranquilidad de no tener que humillar a un Estado miembro.

Evidentemente, si la sentencia es buena para los progresistas, debe ser una mala noticia para los conservadores. Pierden quienes quieren parar el reloj, los que quieren que la historia discurra hacía atrás, los que viven de lo establecido y están instalados en el bloqueo. Pierden Rubalcaba, Rajoy, Hernando, Peces-Barba... Los inmovilistas pierden un pulso, pero, aunque todavía no lo sepan o no lo quieran aceptar, salen ganando con una decisión que acercará un nuevo escenario en el que ellos también jugarán un papel, esperemos que más constructivo que el que han desarrollado hasta el momento.

Ganamos futuro y una oportunidad que debemos aprovechar.

2011/05/02

San Francisco, Kalifornian zehar familiarekin...


Hainbeste gustatzen zaizkidan Blog Maratoi delako bat egiten ari naiz gaur ere: ea zenbat sarrera idatzi ditzakedan egun berean. Baina bihar azterketa bat daukat eta berandutzen hasia denez familia eta lagun artean emandako denboraren laburpentxo bat egingo dut.

Lehenengo fasea: Boise

Lehenengo egunak beraien gorputzak ideia bat izan zezaten balio izan zuen, trantsizio moduko bat. Euskal Herriaren antza zuen Estatu Batuak. Hala ere, oso desberdina da hau beraientzat eta ni dexente aldatu omen naiz.

Boise ikusi genuen, euskal taldetxoaren mugimendua, nire ingurua eta lagunak ezagutu zituzten, eta Josuk eta biok genuen hil ala biziko norgehiagoka ikusi zuten (galdu genuen eta txapelketatik kanpora).

Bigarren fasea: San Francisco

Boiseko aireportuan euskaraz zuzendu zitzaigun langile bat, eta hori ez da hasiera txarra bidairako. Hala ere, hotelean ohe baten faltan geunden eta ezezagunak beti sortzen du horrelako errespetu bat.

Hala ere, San Francisco oso hiri polita da, eta nahiz eta eskale pila bat egon (Segurantza Sozialean egoteko helbiderik jarri behar ez hiri bakarra baita), oso hiri europear eta gorabeheratsua da. Eta Euskal Etxea ere badu!

Hirugarren fasea: San Francisco ---> Boise

Niretzako parterik politena. Eskerrak kotxe alokairuko enpresan borrokatu eta GPSa lortu genuen numerito batzuen ostean, bestela, ezin dut imaginatu nola moldatuko ginen paraje horietan. 4 egun hauetan estatubatuar gauza tipikoenak ezagutu genituen (jatetxeak, jendea, paisaiak,...) eta Ipar Kaliforniako eta Oregoneko paisaiekon gozatu genuen, nahiz eta elurrak sustoren bat eman.

Hori bai, Bend (Oregon) herritik Boisera doan bidea ez hartu inoiz, ez dago ezer. Gu, gure helmugara azkarrago iristeko saiakeretan azeleradoreari gehiegi zapaldu eta berien zorroztasunagatik famatuak diren Oregongo poliziak gelditu gintuzten. Eskerrak atzerritarrak garelako libratu ginela, tipo jator hark birritan gogoratu ondoren gure abiadura FIVE FIVE (55 mila orduko, alegia), izan behar zela.

Gorabehera guztiekin, bidai bikaina izan zen. Oso eskertuta nago etorri ziren guztiei eta denbora ondo erabili genuela pentsatzeak gusturago jartzen nau!

P.D. Ezin ditut argazkiak igo... sentitzen dut!

Akanpadan, agur esateko!


Kurtsoa bezalatsu, Global Village-a ere bere bukaerara iritsi da. Bukatu dira aurkezpenak, klase aspergarriak, elkarrekin pasatako momentu ahaztezinak,... Bukatu da nire erresidentziako lehneengo esperientzia, zein bikaina izan den.

Amaiera emateko, Mountain Home herritik harago (Idahoko Hegoaldea) dagoen parke batera joan ginen, Oregon Trail delakoaren bide garrantzitsua izateagatik aski ezaguna. Snake ibaiaren ondoan ibili ostean mundu berri baten bila, lehenengo amerikar horiek ibaia zeharkatu zuten desertuko oasi horretan.

Guk ibaia ez genuen zeharkatu, baina zubi bat jarri genuen gure laguntasunarekin jarraitzeko: janari goxoa, futbol amerikarreko partidatxo bat, paseotxo bat, suaren inguruan agur zintzoak, kriston hotza gauean, eta berriro ere Boisera!

Plan polita, nire lagun guztiei agur behar bezala esateko modukoa...


GVC-ko lagunetako batzuk, Iparramerika deskubritu zuen gurdietako batzuetan.

Bin Laden hilda dago, eta orain zer?


Behin Bin Laden hil deneko albistea zabaldu dela, azkar mugitu da jendea Estatu Batuetan, alde batetik, normala zenez. Irailaren 11ko ankerkeriaren 'buru' zen pertsona zitala hilda omen dago. Ez du inporta zein izan den peajea, ezta berriaren inguruko froga eza, ezta nola lortu zuen Osamak horrenbesteko boterea,... Ospatzera joan dira amerikar asko Etxe Zurira eta udaletxe askotara.


Facebook-ean ikusten zen mugimendurik, nahiz eta ez nagoen ziur emandako iritzien esanahiaz. Gure lagun baten ahizpak honako hau esan du: 'yeah, baby... munduari erakutsi diogu urdin, gorri eta zuriaren boterea. Justizia egina da'. Beste tipo batek, teoria bitxiago bat erakutsi digu: 'gerra amaitu da eta gasolina merkea izango da orain. Bizitza bere korrontera itzuli da'. Egia esan, horrelako tontakeria asko irakurri ahal izan ditugu Lazar eta biok denbora gutxian.

Baina utzi ditzagun alde batera ospakizunak, iragana eta beste hainbeste gauza, eta pentsatu dezagun etorkizunean. Zer gertatuko da orain? Zer egingo dute Al-Qaedakoek? Errebantxa nahiko al dute? Niri beldur pixka bat sortzen zait, baina martir bat eginda hil gaitezkeela pentsatzeak izugarri lasaitzen nau. Bihar interesgarria izango da ditudan klasekide arabiar eta amerikarren arteko agurra. Hemendik aurrera, zer?

Tipi-tapa tipi-tapa, Korrika!!

Ordu atzerapenarengatik, eta beste kontinente batean bizitzeak dakarrenarengatik, pasa den larunbatean egin genuen Korrika Boisen. Gure erara.

Izaskun Kortazar, beste behin, maisuki jardun zen gauzak antolatzen, eta geunden boluntarioen lana erraza izan zen dena aurrera eramateko. Bidali genituen e-mailak, jarri genituen posterrak, hitz egin genuen haiekin, aspertu genuen beste hura,... Denbora gutxi Korrikarako eta urduritasuna nabarmena zen gure artean. Izena emateagatik 10 dolar ordaindu behar ziren, eta behin hori eginda, 2 mila korrika egiteko edo oinez egiteko aukera, Boiseko Eraztun Berde inguruan (bai, guk ere badugu horrelakorik) eta Euskal Etxean hasiz eta bukatuz. Ondoren, derrigorrezko talo saioa eta zintzurra bustitzeko ardoa.

Larunbat goiza iritsi zen, eta azkenerako ehun bat pertsona hurbildu ziren, arrakasta itzela, dudik gabe. Ikastolako umeak hasi ziren korrika, Euskal Etxeraino iritsi arte. Behin han, alkateak hitz batzuk esan zituen, Ben Monasteriok guk abestutako aurreskuarekin dantzatu zuen (ez zegoen aparaturik...) eta horren ondoren, abiatu ginen.



Behin izerdi pixkat bota ondoren, eta Julia Davis parkean zeudenen harridura sortu ostean, Euskal Etxera itzuli ginen, janaria zegoen gure zain!

Giro aparta zegoen, eguraldia ere halatsu! Baina lehenago joan behar izan nintzen, akanpada bat neukan eta!

Hollywoodera bidean... Josuri eskerrak!



Josu nire lagun handiarengatik gauza asko egingo nituzke, berak niregatik halatsu egin duen bezalaxe. Azken hiruhilabeteko honetan denbora asko pasa dugu elkarrekin, pala partidu andana jolastu (eta galdu), farraren bat, kalimotxoren bat noizean behin,...

Frontoian ezagutu genuen elkar, aspaldi ikusten dudan pasa den Urrian, orduan ez nekien nire hain laguna bilakatuko zenik. Baina erraza da bere laguna izatea: euskaldunen eta amerikarren gauza hoberenak ditu, barregarria da, oso pertsona ona dela argi ikusten da, eta nahiz eta Athleticekoa den arren, gauza asko partekatzen ditugu.

Bere bizitza erritmo lasaiean bizi ostean, izugarrizko pertsona aparta, barregarri eta ganberroa den bere aita Luisen eraginagatik (ziurrenik), Medikuntzako azken zikloa ikastera doa Michigan Statera, Brasiletik hilabete bateko geldiune bat egin ondoren, 'ikasteko' asmotan, ere, eta hainbeste maite duen Boise eta euskal mundutxo hau atzean utziz.


Goian Josu eta biok, Euskal Etxeko gau gogoangarri horietako batean, gure jokalari gustukoenari homenalditxo bat egiten.

Behean Amuma Josu, Oihana Mantangorria, Kattalina Cleopatra eta Euskaldun bat Amerikan Euskaldun bat Amerikanez mozorrotua.


Esan dudan bezala, gauza asko egingo nituzke berarengatik, baina ez nuena espero pelikula batean parte hartuko nuenik, nahiz eta narratzaile bezala izan. Bere anaia Javi filme zuzendari izateko ikasten ari da eta graduatu aurretik pelikula bat bukatu behar du. Berak Boiseko artzainen inguruan egin du berea, eta bukatu aurretik Maialen Lujanbio eta Mikel Markezen laguntza jasotzera zihoan narrazioa kanta bihurtzeko. Azken bertsolaritzako txapeldun handiak ez zuen baiezkoa eman, azkenean, eta abeslariaren zain daude. Bitartean, euskal Morgan Freeman-ek (hala deitu zidaten, nire arima eta ahots beltzarengatik izango da...) egin zuen bere lana, bizkaitarrez, eta telebistan ikusten den estudio horietako batean. A zer esperientzia izugarria!

Filmea Donostiko Lehiaketan egongo da dena ondo badoa, eta nahiz eta ni hor egon ez, irrikitan nago emaitza ikusteko!



2011/04/30

Tornadoa, badator!!!!

300 pertsona hil ostean AEB-tako Ekialdean, Mendebaldera omen dator. Hala ere, guk ez dugu ezer berezirik ikusi ez inguruan, ez albisteetan, ez inon ere ez. Dena den, beste tornado mota bat izango dugu Boise aldean: azkenengo bi asteak unibertsitatean. Bihar Dead Week delakoa hasten da, hildako astea, hain zuzen ere, jendeak ikasteko aprobetxatzen duena. Eta hurrengo ostea, bestalde, azterketena da.

Nahiko semestre lasaia izan da, baina nik ere azterketak eta aurkezpenak egin beharra ditut. Urrutira joan gabe, azterketa bat dut bihar, eta ostegunean jakin nuen eguna aldatu zidatela. Gainera, presondegi zaharrean izango da, ez dut nik oso bihozkada onik...

Horri gurasoekin emandako (eta klasera ez joandako) ia bi asteak gehitu behar dizkiogu, non gainontzekoak ikasteko, konfirmazioa egiteko (Lynen kasua) eta beraien lehenengo neska-laguna edukitzeko ondo merezi ostean (Naoki! Sinestezina, zeinen hazia itzuliko den Japoniara, merezi du).

Baina merezi zuen bidaiak, berehala kontatuko dizuet eta ikusiko duzue!

Bitartean, tornadoa noiz pasako zain...

2011/04/15

Nire bigarren oporraldia, familia eta lagun giroan

Nire klasekide guztiak lanez gainezka daudenean, buruak gainezka egingo dienean, ikasten hasiko direnean,... nik beste plan askoz hobe bat izango dut.

Ez nuen esperantza handirik norbaiten bisita jasotzeko, baina familia eta hiru lagun etorriko zaizkit Boisera! Egunak joan ahala gero eta gogotsuago nago eta irrikitan nago nire hemengo bizitza erakustko. Ah! Eta San Francisco bisitatzeko!

Ongietorria seiroi! Egun bat barru aeroportuan egongo naiz zuen zain!

Zein mundutan bizi gara?


Gaur, Boise State Universityko Business eraikuntzan mutil bat atxilotua izan da, denon bistan zeuden bi ordenagailu publikotan pelikula pornografikoak ikusteagatik. Okerrena da ordu eta erdi egon dela hor, lasai asko, poliziak atzeman duen arte.

Gertakizuna nire gaztelaniako ikasleek kontatu didate, zeintzuk zur eta lur zeuden.

Euskal Herria, aurki nago berriz ere bueltan! (eta mundu guztian zehar daude horrelako pertsonaiak, hortaz,...)

Gaixo bat naiz...


Bai, horrela sentitu naiz astearte eta ostegunean. Gaixorik egoteaz aparte, nire burua ere gaixorik dago.

Baina zer diozu, Beñat? Zer gertatzen da?


Bada, Amandaren 14 urteko ahizpa Devin Boisen da, Spring Break-a duela baliatuz bera bisitatzeko. Noski, Amandak klaseak ditu mundu guztiak bezala, eta norbaitekin egon behar da batzuetan... eta norbaitekin hori ni izan naiz birritan, jakina!

A zer sentsatzio txarra, bai kanpusetik berarekin ibiltzerakoan, bai erresidentzian ibiltzen gaudenean , bai jateko zerbait behar genuenean,...

Ezagunak aurpegi arraroarekin begiratzen didate, Devinen adinaz ohartu eta 'zer ari da gaixo hori ume horrekin?' galdetzen diote euren buruari, badakit! Gainera, nire lagunei esaten diedanean Amandaren ahizpa txikia dela eta bera zaintzen ari naizela honako hau esaten didate: 'Ah! Pentsatzen nuen azkenean neska-laguna zenuela...'

Baina zer ost*a!

Eskerrak larunbatean berriro Kaliforniara doan Devin, a zer buruhaustea!

2011/04/14

Agur Nancy!

Nancy Acii, gure afrikar harribitxia. Emakume maitagarria, inondik inora ere. Barregarria, indartsua, energiaz betea beti. Baina, muga batzuekin, muga horiek bere bihotzak jartzen ditu. Tranpa ikustezinak, edozein momentutan hankaz gora tupust egin eta lurrera erortzeko.

Seihilabeteko honetan 5 aldiz galdu du konortea eta birritan eduki du bihotzeko bat. Askotan, gu inguruan geunden eta zur eta lur gelditzen ginen. Zer egin jakin gabe...

Atzo jakin genuen dena utzi eta San Diegora doala bizitzera, ikasketak utzi momentu batez eta bihotzeko arazo horiek konpontzera. Gaur egingo diogu agurtzeko afari bat, tristea izango da, zinez, baina ea gutxienez bere hobekuntzaren hasiera den.

Agur Nancy eta laster arte!

Azkenean!

Gogoratzen zarete irakasle horretaz gaizki esaka hasi nintzenean?

Horren ondoren ikasle atzerritarren koordinatzailearekin hitz egin nuen, eta hark irakaslearekin hitz egin zuen. Egoera, hala ere, ez zen gehiegi aldatu: 6koak lortzen nituen froga guztietan, eta jakingo duzuenez, hemen 6tik aurrera gainditzen da.

Hala eta guztiz ere, pasa den asteartean 9 bat lortu nuen! A zer poza! A zer ilusioa! Nire ingelera bikaintasunetik gertu dago!

Gero konturatu nintzen lagun batek zuzendu zidala idazlana, ondoren ikasleentzako debalde dagoen Idazlan Zentruak, eta bukatzeko, nire ingelera hobetzeko dudan tutoreak, ordu betez. Horrela ez nau harritzen 9 bat ateratzeak!

Hori gutxi balitz, nire orrian 7.5 + 1.5 jartzen zuen. Zer da 1.5 hori? Atzerritarra izateagatik ematen didana? Aurpegi polita edukitzeagatik?

Zer egingo diogu ba, berriro triste eta abaildurik...

2011/04/11

Nostalgia bolada, eta zure jendea txoko honetan ezagutzeak dakarrenaren inguruan

Lagun handi batek, bera bezalakoak nire esku bakarreko hatz gutxirekin zenbatu ditzakedan horietako batek, kanta hau erakutsi zidan pasa den ostiralean. Geroztik hamaika aldiz entzun dut, behin eta berriro. Bai, Betagarri. Gasteiztarrak. 25408 aldiz ikusi ditugu kontzertuan. Kanta guztiak buruz dakizkigu. Abeslaria zurrutean eta neskatan ikusten dugu. Baietz, dedio!

Entzun kanta behingoz, eta esan zer sentitzen duzuen ondoren.


Nire lehenengo esperientzia izanik etxetik kanpo (eta hain urrun), etxean egoteko gogoa ez dut besterik sentitzen. Udara 'tuntun' horiek berriro pasatzeko gogoa, igerilekura joan Tourra ikusi ondoren eta bi minutura etxera itzuli euria gogoz hasi duelako,... Parrandaren bat noizean behin, Gasteizko jaiak, herrian patxara ederrean emandako egunak,... Hori guztia dut buruan, oraintxe bertan.

Eta ez da hemen gustura ez nagoelako, inolaz ere ez. Boisen egotea nire bizitzako esperientzia hoberenetarikoa izan da (hoberena ez bada, memoria oso selektiboa dut nik, zoritxarrez) eta gustura emango nuke bizitza osoa hemen hain 'pikutan' egon izan ez balitz, baina badakizue, etxea beti etxe, eta Euskal Herria, beti izango da nire lehen etxea.

Baina tira, hortxe nenbilen nire hotzeriari aurre eginez atzo gauean, Xabier Irujok asteburu honetan zehar hitzaldi bat ematen zuela konturatu nintzen arte unibertsitatean. Besteak beste, Manuel Irujoren biloba da Nevadako unibertsitatean Euskal Ikasketen buru den buru jakintsu hau, eta euskal politikaren inguruan mintzatu da bi egunez.

Atzo goiz antzean oheratu ondoren, gaur goizean (igandea) joan naiz auskalo zergatik bereziki, muturra sartzera edo belarriak irekitzera,... baina ziur nire jakinmina asetzera eta bera ezagutzera joan naizela. Klasea interesgarria izan da oso, eta berak esan didanez, askoz objektiboago ikusten da gure gatazka kanpoan zaudenean, eta arrazoi osoa du. Ez dakit, ordea, portatilarekin zegoen futbol amerikarreko jokalariak deus ere ikasi duen hain gai interesgarria izanda muturren aurrean. Ez naiz ni beraien handikeria eta elitismoa babesten hasiko.

Bukaeran, gainera, sorpresatxo bat izan dut, euskaldun gehiago etorri baitira gelara: Izaro, Iban, Iker eta Imanol, azken hau kazetari famatua (Loiolako egiak liburuaren idazlea). Gainera, berak hitzaldi txiki bat eman du ETAren su-etenaren inguruan, ingeleraz. Balentria hori egia dela munduari erakusteko, argazkiak ateratzen aritu dira besteak. Euskaldunen ingelera bikaina, badakizue!

Presaka zebiltzan Renora itzultzeko, bestela, egun osoa emango nukeen beraiekin gusto askora hiria erakusten eta hitzekin jarduten. Herrikideak munduko beste zoko honetan ezagutzeko aukera ez da astebururo ikusten, eta koadrila jatorra osatzen zutela konturatzeko ez dut denbora gehiegi behar izan.

Ea hurrengo batean ikusten dugun elkar, Euskal Herrian udara honetan bada ere.

2011/04/09

Beat Coach Pete!




Hemengo unibertsitateak oso garestiak direla gauza jakina da, baina ikasleen gehiengoak mota, gustu eta kolore askotako diru-laguntzak dituzte. Esaterako, Natashak diru mordo polita jasotzen du eskola batean 'bolondres' bezala laguntzen badu. Jerod-ek, berriz, Kaliforniakoa delako du diru-laguntza; Zanak, Lazarren neska lagunak, 7,5 eko media baina altuagoa izan behar du beka mantentzeko,...

Eta Boise Statek urtero ekimen interesgarri eta osasuntsu bat antolatzen du diru-laguntzak eman ahal izateko dirua lortzeko. Beat Coach Pete du izena (menperatu Pete entrenatzailea) eta izenak dioen bezala, gure amerikar futboleko entrenatzaile famatuak baina denbora hobea egin behar duzu lasterketa batean. Lortzen baduzu, 'I beat Pete' jartzen duen kamiseta bat ematen dizute, eta ez baduzu lortzen, 'I will beat Pete next year'. Parte hartzeko, baina, gutxienez 5 dolar ordaindu behar dira.



Nik, gaixorik nengoelako eta Ordiziako San Silbestre xarmangarrian nire anaiarekin eta lagun Balerdirekin batera inoiz ez joatearen penaz, Sakura japoniarrarekin joan naiz mantso-mantso eta berriketan, eta noski, 'Hurrengo hurtean Pete gaindituko dut' kamiseta jaso dut, baina ez dit axola, nahiz eta hemen ez egon datorren ikasturtean. Gainera, gure entrenatzaile goraipatuari eskua eman nion, Errealeko kamisetarekin!


Oso goiz dibertigarria izan da, jendez gainezka zegoen kanpusa, eta lasterketan parte hartu izanaz benetan poztu gara. Hori bai, ekimenaren intentzio ona ahaztu gabe, ez dut ulertzen zergatik igotzen zaion Chris Peterson entrenatzaileari soldata urtero, Idahoko instituto eta Lehenengo Hezkuntzako irakasle asko langabezian gelditzen ari diren bitartean on-line klaseen hastapenagatik.

Jerod-ek, skypean nire lagunak eta familia biluzik agurtzeagatik famatua, gisa honetan korrika egin zuen: erdi-biluzik eta oinutsik. A zer zoroa!

Nire oporraldia ipar-mendebaldean



Zeharo lanpetuta egon naiz egun hauetan, eta nire buruko eta lepoko minak eta hotzeriak ez du gehiegi lagundu blogean lehenago idazteko, baina bazen garaia behingoz berriro zuekin egoteko!

10 egun berezi izan ziren, Idahotik ateratzea gauza polita baita beti. Gainera, denera 300 euro xahutuko nituen, eta kontuan hartuta bi hiritan egon nintzela, pagotxa handi samarra da.

Portlandera lagun korear japoniar eta korear batzuekin joan nintzen eta ez ginen oso ondo hasi: japoniarrak Boisen gelditu behar izan ziren ez zegoelako beraientzako tokirik autobusean eta gure autobusa zikinkeria hutsa zen. Geroago jakin genuen autobusa 'kinkiek' eta atzerritarrek erabiltzen dutela gehienbat Estatu Batuetan, eta horrela da. Nirekin, halaber, Dallasetik Vancouverrera zihoan galestar bat eseri zen. 4 egun zeramatzan autobusean gixajoak. Jatorra zen, baina ez nion soberan ulertzen bere azentua dela eta, gehiegi amerikartu al naiz?

Portland hiri oso polita da, berdea eta jende irekiz betea. Txikiegia da, hala ere, eta azkenerako, (baita nire lagunen erosteko bolada inpultsiboagatik ere) Seattlera joateko gogoa nuen. Han BSUko ikasle gehiagorekin egongo ginen eta hiri handiagoa da.

Ederki pasa genuen han, nahiz eta egun santu osoan euri egiten jardun. Galdu ginen eta lehenengo Starbucks-a ez nuen ikusi, ezta Boeing-en museoa ere, baina hiriaren zertzeladatxo batzuekin nahikoa izan zen, Boisera itzuli beharra baikeneukan, azken txanpari ekiteko.


Seattlera joan ginen 'atzerritar' gehienak

Zer egiten dute mexikar batek, georgiar batek, arabiar batek, bi serbiarrek, amerikar batek eta euskaldun batek Space Needle-n? El
indio!

Hotza egiten zuen goian, baina Kanada eta Washingtongo estatua ez dira egunero ikusten hain gertu.



Aterpetxean futbolin maratoiak egiten genituen, eta azkenean, Euskaldun Bat Amerikanek eta Goran Ostojic-ek irabazi zuten!



Handia naizenean, Bainbridge irlan etxe bat eduki nahi dut Baztaneko nire bizitza idilikoaz deskonektatzeko. Greg-ek Japonian, hori da bere ametsa.

Azentuen magia

Askotan kexatzen gara azentuetaz eta zer zaila den norbere burua ulertarazteko, baina momentu dibertigarriak ere ekartzen dizkigu. Esaterako, Maltara joan zen Italiarraren istorioa dugu adibiderik garbiena!

2011/03/25

Bloga itxita 8 egunez! (2)


Berriz ere, barreak eta algarak askoren aurpegietan, ez?

Spring Break (Udaberriko zubia) delakoa dugu orain Boise Staten eta honek esan nahi du ez dugula klaserik Apirilaren 4rarte.

Zer egingo dudan bitarte honetan? Igandean Portland aldera abiatzen naiz autobusez eta 9 ordu 'eskasetan' Rose City-n egongo naiz! Hiri txikia izanik hiru egun emango ditugu han Seattlera joan aurretik. Starbucks-en hirian larunbaterarte egongo gara eta dena ondo badoa (elur ugari egiten omen du garai honetan -adibidez, Minako eta Kana San Francisora zihoazen eta itzuli egin behar izan dira Renon elur gehiegi zegoelako- ).

Bitartean, oso ondo segi ta laster arte!

2011/03/22

Guernica Gernikara!

Ekimen interesgarri hau bidali dit Izaskun Kortazar irakasleak e-mailera. Zergatik ez dugu gure historiaren parte den zerbait eskuratzen? Horregatik, Guernica artelana, Gernikara!


Sinatu hemen!

www.guernicagernikara.net/home/

No soy coreano, no soy japones. Soy desarraigado.




Go! filmean esaten den esaldi bat da honako hau. 2001ean argitaratutako filme japoniar hau izan zen gure lagun eta klasekide Shin, JongHyeon, Dasom eta Sakurak aurkeztu zuten gaia, eta benetan gai interesgarria izan zen.

Pelikulak Zainichi-en arazoa jorratzen du Japonian. Zainichiak Japoniara joandako atzerritarrak dira, baina batik bat, korearrak. Japoniar Inperioak korearrak menderatu zituenean 1910. urtean asko eta asko Japoniara joan ziren esklabu eta militar gisara. Halaber, berdina gertatu zen Bigarren Mundu Gerran. Horietako asko eta asko 1948.ean itzuli ziren beraien sorlekura Itzulera Mugimendua delakoarekin.

Hala ere, eta arrazoi ezberdinengatik (dirua, korearren arteko banaketa, han inor ez edukitzea etab.), denak ez ziren itzuli eta geroztik japoniar gizartearen mezpretxu handiena jaso zuten. Izan ere, ez dute japoniar hiritartasunik eta gehienak iparkorearrak izanik, ez dute ez japoniar eskoletara joateko aukerarik, ez handik ateratzeko paradarik,... Beraien ikasketak erregimen iparkorearraren esku dagoen eskoletan burutzen dute, hortaz, beraien japoniarra ez da soberan ona eta edukiak desberdinak direnez zaila dute lana lortzen edo unibertsitatera sartzen.

Horretaz gain, mezpretxu fisikoa ere jasotzen dute eta jende asko Zainichiak jipoitzen saiatzen da inguruan daudenen isiltasunaren aurrean. Honen guztiaren ondorioz, talde sozial frustratu baten aurrean aurkitzen gara, beraiek izanik gaizkile tasa handiena dutenetako batzuk. Ez dira korearrak Japonian jaio baitziren, baina herrialde hartan ez dira onartuak.

Benetan gai serioa da eta pentsa, Shinek esan zigun bezala behin Zainichi batzuengatik jipoitua izan zen eta ondoren besteek barkamena eskatu eta beraien istorioa kontatu ondoren lagunak egin omen ziren. Gainera, Shinen andregaia txinatar Zainichi bat da baina honek ezkutatu egin zion elkarrekin bi urte eman ostean. Hau aitortu eta negar betean hasi zen.

Pelikula japoniar neska batez maitemintzen den Zainichi baten inguruan garatzen da. Protagonistak hainbat jenderen ezetza eta gorrotoa (bere neskalagunarena barne, Zainichia zela aitortu zionean) jasoko du, baina azkenean japoniar hiritartasuna lortzen du ondo ordaindu ondoren eta nola edo hala egokitzen da (eta neskarekin itzultzen da). Hala eta guztiz ere, bera Sugihara (bere izena) dela besterik ez aitortzen du, ez japoniarra, ez korearra.

La cancion del verano

Zenbat kanta txatxu entzun ez ditugu ba udaran zehar?

Ba hemen Estatu Batuetan astero daude horrelakoak. Azkenengo astean, urrutira joan gabe nerabe batek argitaratu zuen bere Friday (ostirala) arrakasta eta 5 egunetan bost milioi ikusle izan zituen YouTuben (orain 32 ditu). Munduko hitz tentelenak ditu, baina iritzi ezazue zeuek!



Seven a.m., waking up in the morning
Gotta be fresh, gotta go downstairs
Gotta have my bowl, gotta have cereal
Seein' everything, the time is goin'
Tickin' on and on, everybody's rushin'
Gotta get down to the bus stop
Gotta catch my bus, I see my friends (My friends)

Kickin' in the front seat
Sittin' in the back seat
Gotta make my mind up
Which seat can I take?

It's Friday, Friday
Gotta get down on Friday
Everybody's lookin' forward to the weekend, weekend
Friday, Friday
Gettin' down on Friday
Everybody's lookin' forward to the weekend

Partyin', partyin' (Yeah)
Partyin', partyin' (Yeah)
Fun, fun, fun, fun
Lookin' forward to the weekend

7:45, we're drivin' on the highway
Cruisin' so fast, I want time to fly
Fun, fun, think about fun
You know what it is
I got this, you got this
My friend is by my right, ay
I got this, you got this
Now you know it

Kickin' in the front seat
Sittin' in the back seat
Gotta make my mind up
Which seat can I take?

It's Friday, Friday
Gotta get down on Friday
Everybody's lookin' forward to the weekend, weekend
Friday, Friday
Gettin' down on Friday
Everybody's lookin' forward to the weekend



Partyin', partyin' (Yeah)
Partyin', partyin' (Yeah)
Fun, fun, fun, fun
Lookin' forward to the weekend

Yesterday was Thursday, Thursday
Today i-is Friday, Friday (Partyin')
We-we-we so excited
We so excited
We gonna have a ball today

Tomorrow is Saturday
And Sunday comes after ... wards
I don't want this weekend to end

R-B, Rebecca Black
So chillin' in the front seat (In the front seat)
In the back seat (In the back seat)
I'm drivin', cruisin' (Yeah, yeah)
Fast lanes, switchin' lanes
Wit' a car up on my side (Woo!)
(C'mon) Passin' by is a school bus in front of me
Makes tick tock, tick tock, wanna scream
Check my time, it's Friday, it's a weekend
We gonna have fun, c'mon, c'mon, y'all

It's Friday, Friday
Gotta get down on Friday
Everybody's lookin' forward to the weekend, weekend
Friday, Friday
Gettin' down on Friday
Everybody's lookin' forward to the weekend

Partyin', partyin' (Yeah)
Partyin', partyin' (Yeah)
Fun, fun, fun, fun
Lookin' forward to the weekend

It's Friday, Friday
Gotta get down on Friday
Everybody's lookin' forward to the weekend, weekend
Friday, Friday
Gettin' down on Friday
Everybody's lookin' forward to the weekend

Partyin', partyin' (Yeah)
Partyin', partyin' (Yeah)
Fun, fun, fun, fun
Lookin' forward to the weekend


Jerod-ek esan zidanez azken urte hauetan izan den ostiral arrakastatsuena izan zen aurrekoa diru mugimenduari dagokionez (alkohola, diskotekak, erosketak,...) eta askok eta askok kantaz barre egiteko aukera ona ikusi zuten.

2011/03/19

Nirekin sukaldean ez goaz inora!

Aspaldi hitz eman nuen bezala, lagunentzako sukaldatu behar nuen 'euskal' janaria eta eskusarik gabe geratu ginenez Lazar eta biok ostiral honetan egin genuen.

Eskerrak amerikarrak denei bikain irizten diotela, bestela nire autoestima ondoratuta legoke! 3 ordutik gora egon nintzen sukaldatzen eta janaria ordu erdian bukatu zen.

Hala ere, ondorio batzuk atera daitezke:

Alderdi baikorrak:
- Arroz esnea egiten artista bat naiz ni... (kantak dioen bezala)
- Azalorea gaztarekin ez dago txarra
- Bigarren patata tortilak tortila itxura zuen

Hobetu beharreko alderdiak:
- Patatas a la riojana: Arginano! Zure errua izango ote da zopa berde antzeko zerbait geratzea?
- Piperrak bukatu bazaizkizu tortilarako, ez da ideia ona Pimientos Padron gehitzea... nahiko berotzen dute asuntoa!
- Hurrengoan ez Lazarrekin sukaldatu: berak ordu erdian bukatu du kongelatutako gauzak sukaldatzen (bere neskaren laguntzarekin) eta zuk dirutza eta denbora handi xamarra xahutu dituzu!

Hori ba, itzultzen naizenean zuen janaria jateko irrikitan egongo naiz, nik ontziak garbituko ditut.

Saint Patrick's eguna ospatzen, irlandar on bat bezala



Egunkari eta telebistako emanaldietako kazetari martxosoenek egiten duten gisara, Euskaldun bat Amerikan Irlandar eguna ospatzen egon zen, eta berdez jantzitako mozkor askoren tartean, kultur amerikarra hobeto ulerzen jardun zen gau osoan zehar. Alegia, amerikarrak Martxoaren 17an gehiago edateko gogoratzen direla beraien irlandar jatorriaz. Eta irlandarrak ez direnak ba, elkartasunarengatik suposatzen dut!

http://www.idahostatesman.com/2011/03/18/1570978_a1571035/boise-celebrates-st-patricks-day.html

Euskaldun bat Amerikan-eko berriemailea, Idahoko egunkari garrantzitsuenean, Martina Zucchini lagun argentinar-italiarrarekin, dandolo todo!

2011/03/15

Aupa Etxebeste!

Lehenengo aldiz, Nere eta Izaskun euskara irakasleek euskal pelikula gaua antolatu zuten unibertsitatean, eta zein jarriko eta nire gustukoena, Aupa Etxebeste!

Ikustekoa zen nire umorea egun osoan zehar. Mundu guztiari kontatzen 'such an awesome movie' ikustera gindoazela! Nire lagunak ere animatzen hasi ziren eta bi irakasleak harrituta zeuden nire gustuekin.

Hasi ginen 15 bat pertsona maisulan hura ikusten eta arrazoia nuen, denak barrez lehertu beharrean egon ziren!

Palako partidua genuen jarraian Josuk eta biok eta motibatzeko modu ezinhobea zen... baina galdu genuen. Pasa den astea oraindik gorputzean sentitzen genuen...

Ongietorria berriro ere, sudurreko granoa!

Askok eta askok gogoratuko duzuenez pasa den urtean grano elegante bat izan nuen sudurrean... Ez zen batere erosoa eta tamainaz aldatzen zuen etengabe. Saiatzen nintzen ohitzen, baina nola ohituko nintzen? Nire entrenatzaileak entrenamenduko azalpena gelditu bazuen esateko ' pero que ostias tienes en la nariz, tio?'

Ba pasa den asteko gehiegikeriengatik (granoa edukitzearen arrazoia, seguruenik) berriro ere atera zait. Auskalo zenbat denbora beharko dudan kentzeko, hortaz, ongietorria berriro ere, aspaldiko!

Nire egonaldia Erasmus bilakatu zenekoa

Bai! Azkenean! Parranda onak bota ditut Boisen! Kanpoan egon diren nire lagunekin ez nago jeloskor! Banekien 21 urte betetzea gauza handia zela, baina hainbesterainoko ere...

Parranda bolada asteartean hasi zen, Mardi Gras eguna. Frantziarrek New Orleansera eraman zuten tradizio bat da eta azkar hedatu zen AEBtan zehar. Nahiz eta ospakizunaren esentzia galdua dagoen, festak daukan berezitasun bakarra jendeak lepoko ugari janzten dituela da, eta mutil batek neska bati ematen badio honek titiak erakutsi behar dizkiola da. Ez diot zentzu handirik hartzen eta ez nuen asko sinisten, baina ikusi nuenez gero egia da. Izan ere, 12ak jo eta berehala Sakura (21 urte betetzen zituela), Minako, Su-Jong eta Kanarekin joan bainintzen alde zaharrera. Baina lasai, ni oso euskalduna naiz eta ez nintzen ausartu lepokoa ematera inori.

Asteazkena egun gogorra izan zen, lo gutxi eginda asteko egun gogorrena bainuen. Baina nola edo hala aurrera atera zen eta opari pila bat jasotzen hasi nintzen (batik bat tartak, bai Ikastolakoek, erresidentziakoek,...).



Horrela igaro zen asteazkena eta berehala iritsi zen Osteguna, egun normala izan beharko lukeena. Ohera joateko edo eskolako lanak egiteko prest nengon Jose, Shin eta Jeff-ek beraiekin festara joateko gonbidatu ninduten arte. Nik, noski, ezin ezetz esan. Are gutxiago plan berezia izanda: autobusa hartu eta 45 minutuan Kunara (herri txiki amerikar peto-peto bat) Cowgirls izeneko taberna batetan dantzatzeko. Egia esan, oso toki tipikoa zen. Bakero andana bat, bere bota, gerriko, kapela, eta guzti. Bitartean, berdintsu jantzitako neska bat bere altzoan dantzatzen. Nahiko bitxia Shin eta Josek zuten desesperazio maila...

Eta ostiralak egun handiena izan behar zuen, nahiz eta dena hankaz gora atera. Monica Zarazua eta Adriana Villafana lagun mexikarrek bere etxea utzi behar zidaten eta 30 bat gonbidatu nituen, janari eta edariarekin. Baina, beste arazo batzuen artean, lau lagun gaixotu ziren, bi ahizpen aitona zendu zen, neska batek konortea galdu zuen eta ondoren,bihotzekoa. Panorama hori ikusita festan 4 katu zeuden eta animoak ez oso goian. Alde zaharrera joan ginen Josu, neska mexikarrak lagun serbiarrak eta ni.

Aurreko egunean izandako gertakizunengatik, ez negoen oso animatua larunbaterako, baina ondo lo egin ondoren, aurreko egunean edangabeko kalimotxoa bukatu beharra zegoen... eta baita ondo bukatu ere! Kalimotxoak arrakasta itzela eduki zuen (San Miguelek baino gehiago). Pentsa, baita inoiz akoholik edan gabeko Natashak edan zuen!

Eta gero, festa festa! Aspaldian Euskal Herrian bizitako momentuak gogorarazi zizkidan. Zenbat zorakeri, zenbat barre, zenbat anekdota,... Antoine Walker saskibaloi izar ohia eta guzti agurtu nuen!

Asteburua ondo bukatzeko, skype saio polit bat eta Dasom korearraren urtebetetze festa! Emaitza: lau festa egun, ospakizun asko eta are eta irribarre eta oroitzapen gehiago! Ez gara konturatzen, baina festa ere garrantzitsua da gure gorputzarentzat.

P.d. oraindik ere argazkiei itxaroten

2011/03/11

This girl is a bitch!

Zer pentsatu dezakezu irakasle batez amerikarra izanda zure idazlan guztiei notarik baxuena jartzen badie?

Zer pentsatu dezakezu irakasle batez unibertsitateak eskaintzen duen idazlan zuzenketa zerbitzura joan eta oraindik ere 0 jartzen badizu?

Eta are eta gehiago, zer pentsatu dezakezu irakasle batez ikasle atzerritarra izanda eta zerbitzu horretaz baliatu ondoren, 0 bat jartzen badizu ezta orrialde oso bat ere irakurri gabe akats gehiegi omen zituelako?

Zer pentsatu dezakezu esaten dizunean ezin duela beste ezer egin ikasle hori ez gainditzea baino eta laguntza gehiagoren eske joateko guraso edo lagunengana, atzerritarra denean?


Ba Amanda nire lagunak bere aurrean esan dion bezala neska hori urdanga hutsa dela, besterik ezin dut pentsatu... inoiz baino gehiago saiatzen ari naizelako idazlan batzuetan eta hala ere, klase hori ez dut gaindituko, EHU-n beste urtebete eman beharko dudalarik irakasgai batekin... gauzak aldatzen ez badira behintzat.

2011/03/10

Kontua hackeatu didate!

Norbaitek kontua hackeatu dit eta atzoko sarrera hori sartu nire oniritzirik gabe. Honek nire irudiari kalte handia egiten dio (txikitako argazkiengatik, batik bat) eta hau ez da horrela bukatuko!

Eskertzen da eta asko gainera, detailea... munduko guraso eta anai hoberenak izateak duen abantaila izango da! (que chulo soy e...)

Eta bai, egingo dut nire urtebetetzearen eta ospakizunen laburpen bat... argazkiak lortu bezain laster!

Alde batetik tristea da zuekin urteak ez ospatu izana baina hurrengoan izango da, seguru!

2011/03/09

Taupada batean bat eginik




Bateratzea
taupadak bat egitean datza:
lehenago
beranduxeago,
oraintxe!
Han,
hortxe,
hementxe bertan!

Bertantxe,
batera,
zorionak!


Gogoratzea
gogoz hartzea bezalakoa da:
zeruan
izar bat piztea,
beste bat...
Gogoan
kandela argitaratzea,
hogeita bat...

Zuk itzaltzean,
nahiak bete dakizkizun
urte askotan!


2011/03/07

Europear txistea (ingeleraz, sentitzen dut)

The European Joke



European paradise:

You are invited to an official lunch. You are welcomed by an Englishman. Food is prepared by a Frenchman and an Italian puts you in the mood and everything is organized by a German.

European hell:

You are invited to an official lunch. You are welcomed by a Frenchman. Food is prepared by an Englishman, German puts you in the mood but, don't worry, everything is organized by an Italian.


That joke was proposed by a Belgian as the Official European Joke, the joke that every single European pupil should learn at school. The Joke will improve the relationship between the nations as well as promote our self humor and our culture.
The European Council met in order to make a decision. Should the joke be the Official European Joke or not?

The British representative announced, with a very serious face and without moving his jaw, that the joke was absolutely hilarious.

The French one protested because France was depicted in a bad way in the joke. He explained that a joke cannot be funny if it is against France.

Poland also protested because they were not depicted in the joke.

Luxembourg asked who would hold the copyright on the joke. The Swedish representative didn't say a word, but looked at everyone with a twisted smile.

Denmark asked where the explicit sexual reference was. If it is a joke, there should be one, shouldn't there?

Holland didn't get the joke, while Portugal didn't understand what a "joke" was. Was it a new concept?

Spain explained that the joke is funny only if you know that the lunch was at 13h, which is normally breakfast time. Greece complained that they were not aware of that lunch, that they missed an occasion to have some free food, that they were always forgotten. Romania then asked what a "lunch" was.

Lithuania and Latvia complained that their translations were inverted, which is unacceptable even if it happens all the time. Slovenia told them that its own translation was completely forgotten and that they do not make a fuss. Slovakia announced that, unless the joke was about a little duck and a plumber, there was a mistake in their translation.

The British representative said that the duck and plumber story seemed very funny too.

Hungary had not finished reading the 120 pages of its own translation yet.

Then, the Belgian representative asked if the Belgian who proposed the joke was a Dutch speaking or a French speaking Belgian. Because, in one case, he would of course support a compatriot but, in the other case, he would have to refuse it, regardless of the quality of the joke.

To close the meeting, the German representative announced that it was nice to have the debate here in Brussels but that, now, they all had to make the train to Strasbourg in order to take a decision. He asked that someone to wake up the Italian, so as not to miss the train, so they can come back to Brussels and announce the decision to the press before the end of the day.

"What decision?" asked the Irish representative.

And they all agreed it was time for some coffee.

Inauterien 'grazia'

A zer lata eman niena nire hemengo lagunei Inauteriak direla eta: zenbat botatzen nuen faltan parranda hori, gau on bat izango denaren sentimendua, Pocahontasen mozorroak izango duen arrakastan pentsatzeak ematen duen urduritasuna,... eta gau honetan egiten diren zorakeriak.

Eta azkenerako faltan bota nuen, baina ez hainbeste. Batzuetan zorakeriak gehiegi direlako. Neurrigabeak. Ulertezinak. Dibertigarriak izan daitezke baina ankerrak ere batzuetan.

Horregatik, badakit egun batzuen ondoren hau irakurriko duzula eta garai hartarako beranduegi izango dela, baina jakin dezazula, Inauteriak egun beltz bat bilakatu direla niretzako (aurten behintzat) nire egutegian eta nire etxemina ez dela hain handia orain. Beno, agian bai, baina besarkada bat emateko eta ikusteko trago txarra ahaztua duzula, 'grazia' honek bizi garen mundua zein den ikasteko eta are eta pertsona paregabeagoa izateko balioko dizula.

Nire irria eta dolua zuretzako, betiko laguna zaren horri. Animo!

Japoniarrez mozorrotua

Euskal Herrian inauteriak ziren bitartean, Idahon berri handirik ez, eta gainera, euria eta elurra. Hiruhilabeteko lehenengo asteburu aspergarrien ondoren erabaki nuen plan asko egin beharra zegoela, asteburuak lur jota ez emateko, eta hori, zorionez, Boisen egin daiteke, beti dagoelako zerbait jakin izanez gero.

Asteburu honetan Japoniar eguna zegoen eta Taiko erakustaldi bat, horren barnean. Taikoa japoniar perkusio mota bat da eta Portland Taiko taldearen emanaldia ikusteko parada eduki genuen, eta oso interesgarria izan zen: bizia, esparru asko batzen zituena, umorea ere lantzen zutelarik,... merezi zuen! Taldeko partaideek goizean ikastaro bat eman zuten honen inguruan, eta joateko irrikitan nengoen, baina iratzargailua 9:16 AM -an jarri ordez 9:16 PM jarri nuen, beraz, lotan gelditu nintzen (nola ez).



Lyn-ek ateratako argazkiak. Atsedenaldian emakume beldurgarri bat etorri zitzaigun mehatxuka argazki eta bideo gehiago ez ateratzeko erregutuz.



Bestela, nire lagun Mikelekin gimnasiora eta alboka jotzeko, skypeatzeko, harri batek baino gutxiago botatzen duen pilota batekin palan entrenatzeko, eta 3 hamarkada ondoren gure pisuko sukaldea eta komuna garbitzeko baliatu nuen. Orain, gutxienez, lasai ibili naiteke lurrean komuneko paper erroiloak eta janari zatiak zapaltzeko beldurrik gabe eta horretaz gain, fruta enzimera gainean utzi eta han itsasteko arriskurik ez dago. Ea noiz garbitzen duten hurrena (nik ez, behintzat).




Japoniar egunetik etxera bidean, behin sushi pixkat janda eta nire bizitzan ikusi dudan japoniar jende olde handiena ikusi ostean, paraje hau 'deskubritu' genuen Jeff Quebec-tarrak, Jerodek eta hirurok.

2011/03/04

Inpunitatearen erresuma

Estatu baten mehatxuei, manipulazioei eta txantai zitalei men egin dien alderdi bat legeztatzen ez duten herrialde batean, langileen borroka tiro hotsekin isiltzea eta zigorrik ez jasotzea guztiz ulergarria da.

Bai, Martxoak 3 izanda duela 35 urte luze Martxoak 3an Gasteizen gertatutakoari buruz hitz egingo dut, eta horrela egingo dugu, urtero urtero manifestazio, hitz samindu, malko eta aldarrikapen berdinekin, justizia egin dadin arte (noizbait egiten bada).

Guztiz kokoteraino nagoelako 'demokrazia' ustel honetan bizitzeaz.




Gure lagun iruindarrek ere badute zerbait kontatzeko... eta seguruenik Espainia osoan ere.

2011/03/03

Hollywood Old Night

Astearte gaua. 8ak erlojuan. Zure saskibaloi talde korearrarekin (zu zara taldeko 'txuri' bakarra) ez duzu jolastu nahi eta e-mailetan ikusi duzu 80ko hamarkadako Hollywooden oinarrituz dantza-ekitaldi bat egingo dela gau horretan, non eta futbol amerikarreko zelaiaren jatetxean. Hori gutxi balitz, jendea elegante jantzita joan behar da.

Lagunekin hitz egin eta zirt edo zart aldatu (dituzun arropa dexenteenak jarri) eta dantzara!



Dantzara joan ginen goiko argazkiko laurak . Asmatu nor den Lyn hawaiarra, Jose espainiarra (pista: gerrikoa), lehenengo aldiz makilatu zen Natasha eta ni neu.

Hor agertu ginenean lotsatuta geunden, ez baitzegoen jende gehiegi eta ez genuelako kalimotxorik eskuetan, baina azkenean giroa alaitu, gorputzak animatu eta dantzatzen hasi ginen. Gainera, nire oso gustukoak diren dantza amerikar tentelenak (azkenean Hollywood eta Old hitzen arrastorik ez) jarri zituzten eta gau osoa egon nintzen dantzatzen... tragoen beharrik gabe! Hau da herrialde honetan ikasi dudan gauza bat, alkoholik gabe sozializatzea eta dantzatzea eta ez dago batere gaizki, gibelak eta gorputzak eskertuko didate!