Bai!!!!! Yuhuuuuuuuuuuuuu!!!
Orain nire kontura farra eder bat bota dezakezue osteguna izanda! Pentsa, 8 egun konprobatzeko ea zerbait berria idatzi dudan ala ez. Gainera, idatzitakoa kaka bat bada arrazoi gehiago nitaz aspertuta egoteko!
Zein den 8 eguneko oporrak hartzeko arrazoia?
Thanksgiving-eko zubiaaaaaa!!!!
Bai, indioilarraren afariarena, %70 deskontuak lortzekoarropa eta teknologia berrietan gaua denden kanpoan pasatzearena, eta abar eta abar!
Erresidentzia ixten digute eta zerbait egin behar genuen, ez gara Boisen geldituko denbora galtzen!
Bihar Las Vegasera abiatuko gara 9etan hiri hau gauez ezagutzeko (begi bat ixten dudan bitartean idazten ari naiz...) eta jarraian Californiara gidatuko dugu kotxea, han Los Angeles, Beverly Hills, Hollywood, Disneyland (bai, nik ere ez dut ulertzen zergatik goazen hara), San Diego,... ezagutzeko!
Pentsatzeak bakarrik logura kentzen dit. Pentsa, 6 kankailu elkarrekin dandolo todo! kar kar
Hori bai, eskolako lanak utziko dizkizuet bitartean... Hau da nire sukaldeak zuen itxura eta kiratsa atzorarte, eta den-dena nire lagun korearrarengatik.
Gauzak erabiltzen jarraitzen du, ni noiznahi esnatzen, ez garbitzen,... horregatik, aurkeztu nahi dizuet Izorratu Korearra I. lehiaketa.
Zuek nahi duzuen tokira (e-mail, bloga, tuenti, facebook,...) bera izorratzeko ideiak bidali beharko dizkidazue (zorte pixka batekin logelaz aldatuko bainaiz eta nire laguna modu original batean agurtu nahi baitut) Azaroaren 31a baino lehen. Orduan ideia guztiak aztertuko ditugu nire lagunek eta nik eta praktikan jarriko ditugu hoberenak!
Irabazleek saria izango dute! Animatu!
Bien bitartean, oso ondo pasa eta 8 egun barru arte!
Beñat!!!!
ResponderEliminaraspaldiko partez zure blogarekin eguneratu naiz bi aste eta gero...lotsagarria, bai, badakit.
Parre batzuk bota ditut parle a ma main entzuten, nahiz ta nere frantsez kaxkarrarekin ezer gutxi ulertu dudan...
ta korearrari buruz, amelie ikusita daukazu??tipo bati hortzetako pasta ta oinetako krema bat tokiz aldatzen ditu, bonbilla potentzia askoz gutxiagoko batengatik aldatzen dio (korearraren gelako bonbilla misteriotsuki ta akzidentalki estropeatu daiteke...XD),
gero betikoa:gatza ta azukrea potez aldatu, behin bakarrik funtzionatuko du baña bueno
ta..boisen hotza egiten du?ze gaizki pasako zuen korearrak bere gelako kalefazioa izorratuko balitz ezta?
bale, hau norbaitek irakurtzen badu ez dezala pentsatu maltzurra naizenik eee, dena Beñati laguntzeagatik izan dadila!
Ondosegi, jarraitu idazten ta...bazatoz gabonetan gure siberia gasteiz maitera?
porcierto beñat, azaroak noizdik ditu 31 egun??XDXD
ResponderEliminara, ta nola dago zure lagun korearra bere herrialdearen egoera dela eta?beharbada ezingo da bueltatu!