2010/08/16

Mountain Home, Euskal Herria

Ieuup!!

Hainbeste lagunek esan ondoren blogeko sarrera gehiago nahi zituztela (tira, Agirrek bakarrik, eskerrik asko benetan Jon!) nire hirugarren pasartea ezagutuaraziko dizuet!

Gogoratzen zarete nola esan nuen Amuma Says Nok joko zuela Boise inguruan? Ba berez Mountain Home, Idahon urtero egiten den pic-nic baten barruan sartutako ekitaldia zen. Mountain Homeko Euskal lagunek antolatutako pic-nica Bengoechea Hotelaren ondoan egiten da eta aurtengoa 50. urteurrena zen, egun berezia, beraz.

3. belaunaldiko euskal-amerikarrekin hitz egiteko parada izan nuen (gehienak Fruniz, Aulesti,... inguru horretakoak), Oinkariren eskutik euskal dantza erakustaldia ikusi genuen, musean jolasten saiatu nintzen baina inoiz ikusi dudan mus jokalari hoberenek ez zidaten utzi (zer uste dute ba agure horiek , ez dakidala jolasten? ez dudala nire tenperamentua kontrolatzen jolastean? ba arrazoia dute!), pilotan irakatsi nien umeei, txistorra jan genuen,...

Eta egunari bukaera emateko? Amuma Says no-ren kontzertua! Imagina dezazuen Joselu Anaiaken antzekoa da. Joselu munduko talderik hoberena da, baina talde horrek badu potentziala Araba guztia dantzan jartzeko!

Itxasori esker hiru bat euskal dantza ikasi nituen (non eta Ameriketan, basamortu erdian eta mendirik ez duen Mountain Home izeneko herri batean) eta abeslariak, Jill-ek, ongietorria eta guzti eman zidan denen aurrean!



Badakit blog honen propaganda eraginkorragatik ez duzula hau irakurriko, baina izugarrizko ilusioa egin zidan Jill!


Uste dut gaurkoz nahikoa dela! (argazkiak ordenagailu propioa eta dezentea dudanean jarriko ditut... : D )

Coming soon: Erresidentzian lehenengo egunak



Besarkadak eta muxuak nahi dituenarentzat!

Benhat! jajaja

2 comentarios:

  1. Gustua ematen du zutaz zerbait jakitea Euskal Herritik lerro zuzenean 8.400 kilometrotik zaudela ere. Ematen duzun hurbiltasuna errazten digu gertuagotik hangoa bizitzea: "Amuma Say no" musika taldea dela, Mountain Home herria dela (11T UTM 0606485, 4776762).
    Konparaketa baterako, Youtube-n bilatutako bi estekak: "Amuma Say no"-rena bata, http://bit.ly/9hwt3f ; eta "Joselu Anaiak"-ena bestea, http://bit.ly/djOJBa.

    Beste aldatik, Oinkari Dantza taldea, http://www.oinkari.org/ , aipatzen duzu: nola dantzatzen dute? nolakoak dira bere dantzak?

    ResponderEliminar
  2. Benhat(jajaja), ask disfrutatzen ari naiz zure bloga irakurtzen, benetan!keep writing!
    oinkari dantza taldea dela eta, euskalherritik joan ziren hara ezta? eske nere donostiko lagun bat, Erika, akordeoi jotzailea zen (piercing asko dituwn ilegorri bat), ikusi zenuen?klaro, eske orain loturak egiten jarri naiz eta bera boisen egon zen udaran, ta klaro zu han zeunden, enfin!

    amuma says no entzun beharko da ee; ikusi beharko da joselu anaiak baño hobea den, zaila ikusten dut!

    ResponderEliminar