Nirekin ikasi zenutenetarik askok ez duzue berdina pentsatuko baina Ikasbidea oraindik faltan botatzen dut, nahiz eta kaxkarra izan, nahiz eta ittuteak izan, nahiz eta irakasle batzuk txarrak izan, nahiz ta ordu erdiko bidaia izan haraino iristeko,...
Han hasi zen dena, han egin nituen orain arte ditudan lagunik hoberenak (salbuespen batzuekin, jakina) eta hangoak ditut nire oroitzapen handienak!
15 urte ez baitira ahuntzarek gauerdiko eztula (ez dira indiolarraren mukia! kar kar)!
Baina tira, kontua da atzo klasea galdu genuela elur gehiegi egiten ari zelako eta oso ondo etorri zitzaigun denoi!
Ni ohean entzanda nengoen, goizeko 7:30ak eta altxatzeko garaia! Ikastolan eta unibertsitatean 7 ordu irakatsi beharra nituen, baina nire pisukidearengatik eta makinengatik (goizeko 6etan elurra kentzen) gaizki lo egin nuen!
Ordua begiratu eta mezu dexente: 'ez dugula klaserik, segi lotan! ' Hala egin nuen eta gero ba, umetako planak berriro: elurgizonak egin, aldapetatik bota plastikoekin, aingeruak marraztu, hankak busti,... eta eskolako lanik ez egin!
Egun earraaa!!!
Beñat nik ere faltan botatzen dut Ikasbidea, ez zara bakarra lasai!
ResponderEliminarnostalgia sartu zait gogoratzean...:)