Nork esango luke, blog hau idazten duena snowboardean murgilduta!!!
Azterketa garaia da, baina jada burua liburuak ez beste tokiren batean dugu... eta horrela negoen ni nire azterketa bakarrarekin: Artearen inguruko sarrera. Historia pila bat, kontzeptu berri bat eta motibazioa ahotik irtetzen zitzaidala!
Tylerrek askotan esaten zidan arrantzan edo snowboard egitera joan behar ginela eta azterketa bukatu bezain laster abiatu ginen. Ez dago esan beharrik azterketa presaka egin nuela Bogus Basin ski-gunean ahalik eta azkarren egoteko (45 minutuko bidaia bakarrik, hala ere).
Iritsi ginen bada hara, eta lehenengo gauza egin genuena argazki historiko bat hartzea izan zen!
Hasierak ez dira errazak izaten, eta ni bezalako kankailu baten kasuan are gutxiago! Baina behin trikimailuren bat ikasita eta konfiantza gehiagorekin oso ondo moldatu nintzen.
Egun ederra izan zen: azterketen bukaera, nire debuta snowboardean eta gauez snowboard egiten nuen bitartean Boiseko argiak ikusten ziren mendi behean.
Toki paregabea, dudik ez!
Kondairek esango dute Bogus Basinen hasi zela Euskal Herriko Shaun White-n hegaldia ...
(ea zenbat kostatzen zaien nire gurasoei burua lepo gainean edukitzeko esatea) : D

Esandakoak ez du esan beharrik.
ResponderEliminarBurua galtzen ez baduzu, gaitzerdi!
Ondo ibili zabiltzan toki urrun horietan eta laster arte!