2011/01/17

Urte berri on eta kaixo berriro ere denoi!



Urtarrilaren 16a... badakit, baina blog honetan esaten denak askotan zentzu askorik ez duen bezala, blog honen egutegiak, gutxiago!

URTE BERRI ON DENOI!

Espero dut Gabonak ondo bukatu izana eta pilak kargatu izana azterketa, edo lauhilabete berrirako, edo urte berrirako!

Barkamena eskatu eta eskerrik asko esan behar dut jarraian.

Barkatu leheneago idatzi ez izanagatik, baina arrazoia argia da, Euskal Herrian nengoen eta baneukan blogean idaztea baino gauza hobeagorik. Hortaz, barkatu zuekin egoteko astirik izan ez dudan horiei!

Eta eskerrik asko aitari eta Arantxari (ezizen bat da, seguru bera lotsatuta dagoela eta ez duela bere izena ikusi nahi hemen), nire inuzentadak bere efektua izan zuelako!

Biek halako biek esan zidaten Berria egunkariko web orrialdean zegoen estekak ez zuela funtzionatzen... baina zer egunetan zegoen idatzita sarrera hori??

Seguru bat baino gehiago konturatu dela orain, beraz, eskerrik asko internetek ematen dizun anonimatoan gelditu zaren irakurle fin horri!


Besarkada bat! Bueltan naiz!

(Boisen eta blogean, Gasteiz utzi berria baitaukat!)

2 comentarios:

  1. beñat gezurtero!!!ni ere saiatu nintzen berriaren blogean sartzen...grrrr

    ResponderEliminar
  2. jajajaja

    en fin... behintzat merezi zuen txantxaren bat sartzea blogean! xD

    ResponderEliminar