2011/02/17

Istoriotxo bat

lomarcalasociedad.blogspot.com blogean barre eder batzuk botatzeko aukera izaten dut, baina honetaz aparte, istoriotxoak eta alegiak nola kontatu ikasi dut. Hementxe doa nire lehen saiakera.

Bazen behin mutil bat, bizitzaz ikasteko eta esperientzia berriak bizitzeko denbora epe labur batez etxetik joan zena. Tokia berria zen, bizimodua ere horrelatsu, eta jendea zer esanik ez. Pertsona honek ez zuen beste motibaziorik ondo pasatzea eta lagun asko egitea baino, eta hori lortuko zuela konebntzituta zebilen.

Gutxinaka gutxinaka jendea ezagutzen hasi zen eta toki berrian integratzen hasi zen. Gainera, hango hainbat erakunde kulturaletan laguntzen hasi zen eta horrek pertsona gehiago ezagutzeko aukera eman zion.

Ezagutu zuenetariko lehenengo pertsona oso baliagarria egin zitzaion hasieran. Neska alaia zen eta erraza zen berarekin ondo pasatzea. Baina bapatean, dena okertu zen. Momentu batetatik aurrera bien harremana hoztu egin zen.

Mutila ez zen gehiegi kezkatu beste lagun batzuk zituelako, baina toki txikia zenez lagun asko zituzten komunean. Neska honek lagun hauei mutiko honen inguruko gauza faltsuak esan zituen, hala nola, ez zuela ondo lan egiten, protagonismoa kentzen ari zitzaiola,... Baina gogoratu dezagun, mutila joateko denbora gutxi gelditzen zen eta berak esperientzia ahaztezin bat izatea besterik ez zuen nahi.

Berak ez zuen neska gorrotatzen,inodik inora ere ez, baina oso kezkatuta zegoen toki txiki horretan berataz gaizkiesaka hasten zirelako maiz. Mutila egoera honi buelta ematen saiatzen ari zen, berak neskarekin ondo eraman nahi zuelako.

Hurrengo hilabeteetan...

- berarekin gelditu eta momentu ezeroso batzuen ostean gauzak konpondu ziren

- berarekin zerbait hartu eta dena berdin edo okerrera joan zen

- ez zen berarekin elkartu eta denak berdin jarraitu zuen herrixkatik joan zen arte


Aukeratu gehien gustatzen zaizuen bukaera lagunak...

3 comentarios:

  1. nik 3. bukaera aukeratzen dut. baina dena dela, pixkat istorio emoa da, ez??
    gora animoak kube!!!

    ResponderEliminar
  2. nik lehenengoa aukeratzen dut... emoa bai, baina horrelako egoerak aurkitu ditzakezu, zoritxarrez!

    ResponderEliminar
  3. Nik ere lehenengo aukera nahiago dut. Dena konpon daiteke!!

    ResponderEliminar