Nancy Acii, gure afrikar harribitxia. Emakume maitagarria, inondik inora ere. Barregarria, indartsua, energiaz betea beti. Baina, muga batzuekin, muga horiek bere bihotzak jartzen ditu. Tranpa ikustezinak, edozein momentutan hankaz gora tupust egin eta lurrera erortzeko.Seihilabeteko honetan 5 aldiz galdu du konortea eta birritan eduki du bihotzeko bat. Askotan, gu inguruan geunden eta zur eta lur gelditzen ginen. Zer egin jakin gabe...
Atzo jakin genuen dena utzi eta San Diegora doala bizitzera, ikasketak utzi momentu batez eta bihotzeko arazo horiek konpontzera. Gaur egingo diogu agurtzeko afari bat, tristea izango da, zinez, baina ea gutxienez bere hobekuntzaren hasiera den.
Agur Nancy eta laster arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario