2011/04/09

Nire oporraldia ipar-mendebaldean



Zeharo lanpetuta egon naiz egun hauetan, eta nire buruko eta lepoko minak eta hotzeriak ez du gehiegi lagundu blogean lehenago idazteko, baina bazen garaia behingoz berriro zuekin egoteko!

10 egun berezi izan ziren, Idahotik ateratzea gauza polita baita beti. Gainera, denera 300 euro xahutuko nituen, eta kontuan hartuta bi hiritan egon nintzela, pagotxa handi samarra da.

Portlandera lagun korear japoniar eta korear batzuekin joan nintzen eta ez ginen oso ondo hasi: japoniarrak Boisen gelditu behar izan ziren ez zegoelako beraientzako tokirik autobusean eta gure autobusa zikinkeria hutsa zen. Geroago jakin genuen autobusa 'kinkiek' eta atzerritarrek erabiltzen dutela gehienbat Estatu Batuetan, eta horrela da. Nirekin, halaber, Dallasetik Vancouverrera zihoan galestar bat eseri zen. 4 egun zeramatzan autobusean gixajoak. Jatorra zen, baina ez nion soberan ulertzen bere azentua dela eta, gehiegi amerikartu al naiz?

Portland hiri oso polita da, berdea eta jende irekiz betea. Txikiegia da, hala ere, eta azkenerako, (baita nire lagunen erosteko bolada inpultsiboagatik ere) Seattlera joateko gogoa nuen. Han BSUko ikasle gehiagorekin egongo ginen eta hiri handiagoa da.

Ederki pasa genuen han, nahiz eta egun santu osoan euri egiten jardun. Galdu ginen eta lehenengo Starbucks-a ez nuen ikusi, ezta Boeing-en museoa ere, baina hiriaren zertzeladatxo batzuekin nahikoa izan zen, Boisera itzuli beharra baikeneukan, azken txanpari ekiteko.


Seattlera joan ginen 'atzerritar' gehienak

Zer egiten dute mexikar batek, georgiar batek, arabiar batek, bi serbiarrek, amerikar batek eta euskaldun batek Space Needle-n? El
indio!

Hotza egiten zuen goian, baina Kanada eta Washingtongo estatua ez dira egunero ikusten hain gertu.



Aterpetxean futbolin maratoiak egiten genituen, eta azkenean, Euskaldun Bat Amerikanek eta Goran Ostojic-ek irabazi zuten!



Handia naizenean, Bainbridge irlan etxe bat eduki nahi dut Baztaneko nire bizitza idilikoaz deskonektatzeko. Greg-ek Japonian, hori da bere ametsa.

2 comentarios:

  1. Beñat!!!!!!!!!!!!!!!!!
    bainbridge islanden eon ziñeten???ai ze ilusiooo!:):)
    polita eeeee..ta ze paraje, etxe ta abar dauden eeee!!ferry biajea ondo?
    ta ez zenutela lelengo starbucks-a ikusi?¬¬ orduan merkatua ezta, ez?ondoan zeuden eta...justo itsaso ondoan!
    ta monoraila ikusi?ta EMP museoa?

    bueno baña bstela ondo zta?

    ResponderEliminar
  2. lasai lasai, ia-ia dena ikusi genuen, lehen starbucksa eta emp-a kenduta!
    ta bainbridge island kristona, oso polita, merezi zuen joatea!

    ResponderEliminar